Urkizu (Tolosa)
Urkizu Tolosako landa-auzo bat da. Hernio mendiaren magalean dago, 522 metroko altueran, Tolosako herri gunetik mendebaldera 8 kmtara. Eskualdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen auzoa da: iparralderantz Oria bailara, ekialderantz Tolosako herri gunea, Uzturre mendia, Erroizpe mendia eta inguruko Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak eta hegoalderantz Aralar mendilerroko bista zabala. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 41 pertsona bizi ziren bertan.
Urkizu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′08″N 2°06′28″W / 43.13556°N 2.10778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 30 (2023: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Ondarea
aldatuSan Pedro eliza XVI. mendekoa da. San Zipirio ermitaren hondakinak daude inguruetan. Auzoko etxe ikusgarrienetakoa Urkizugoikoa da, balio historiko handikoa bertan jaio baitziren auzoko pertsonaia ezagunenetakoak; jatorrian dorretxe izan zela uste da.[1]
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2010 | 2015 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
33 | 32 | 36 | 37 | 38 | 35 | 43 | 43 | 41 | 42 | 42 | 35 | 36 | 33 | 30 |
Irudi galeria
aldatu-
Urkizuko ikuspegia dron bidez.
-
Aireko argazkia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «URKIZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |