Ireki menu nagusia

Urioste ADIFek Ortuella udalerriko izen bereko auzoko duen lurgaineko tren geralekua da, Aiega auzunean, hain zuzen ere. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineari dagokiola. Renfeko Aldirien sareko 1. tarifa-guneari dagokio.

Infobox train2.png
Urioste
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak

« Sagrada Familia Cercanias Logo.svg C-2 green.svg  Trapagaran »
Kokapena
Helbidea Aiega auzunea, 60-61; 48530
Udalerria Ortuella,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13507
Gunea 1. gunea
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 1
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-2  Bilbo-Abando - Muskiz

Geralekuak trenbide eta nasa bakarra du, eta markesinaz hornituta dago.

Eduki-taula

KokapenaAldatu

Geralekua, itsas mailatik 37 metrora, zabalera iberiarra duen 722. linearen (Muskiz - Desertu-Barakaldo trenbidea) parte da, 5,6. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[1]

SarbideakAldatu

Eskailera zein arrapala bidezko sarbideak ditu.

  •       Aiega auzunea, 62
  •   Aiega auzunea, 58-59
  •     Etxezuri kalea, z/g

IrisgarritasunaAldatu

Nahiz eta sarbide erabilgarririk izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu» eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea».[2]

Geltokira sarbidea Aiega auzunea, 62   
Aiega auzunea, 58-59   
Etxezuri kalea   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   

HistoriaAldatu

1865an Bizkaiko Foru Aldundiak eraikitako Trianoko Burdinbidea martxan jarri zen, ustiatutako meategietatik mineralak garraiatzeko, eta garai horretan gunean ez zegoen geralekurik.[3] 1889an trenbideak bidaiariak garraiatzen hasi zuen eta Barakaldo udalerriarekin lotu zen,[4] baina oraindik ez zen geralekurik eraiki. Geroago, udalerriaren garapenarekin batera geralekua eraikitzeko erabakia hartu zen.

2005eko urtarrilaren 1.an, Espainiako Trenbide Sektorearen Legeari jarraiki, trenbide azpiegituren kudeaketa eta trenen ustiapen zerbitzuak bereizi ondoren geltokia eta bestelako azpiegitura ADIFek bereganatu zuen, eta bere aldetik Renfe Operadorak aldirien zerbitzua eskaintzen du.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu