Anne Etxegoien

euskal herritar abeslaria eta abestigilea

Anne Etxegoien Iturririafrantses grafiaz eta izen artistikoz Anne Etchegoyen— (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980) Euskal Herriko kantautore eta abeslari bat da.

Anne Etxegoien
Anne Etchegoyen.jpg
Bizitza
JaiotzaDonapaleu, 1980 (42/43 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Genero artistikoatradiziozko musika
Musika instrumentuaahotsa

anne-etchegoyen.com
Badok: anne-etchegoyen Musicbrainz: e6c4f337-36bb-4d84-b6e2-e2c82e6d9c54 Songkick: 3733736 Discogs: 6190515 Musikasten: anne-etchegoyen Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Anne Etxegoien zortzi urterekin hasi zen abesten bere amak zuzentzen zuen ume abesbatzan. Lasterago Baionako kontserbatorioan ikasi zuen. Batxilergoa bukatu eta gero merkataritza ikasketak egin zituen.

Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kantatzen du.[1] Disko batzuk atera ditu: lau bakarlari gisa, eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du, 2012an Le Chœur du Village («Herriko Abesbatza») dokumental saileko seigarren eta azken atalean hainbat talderekin kantatu eta gero; France 3 telebista kateak eman zuen sail hori, 2013an.[2][3][4]

Era berean, fama handia hartu du hiru aldiz ospakizun handietan Marseillesa frantses himnoa kantatu duelako: 2003an Parisen munduko atletismo txapelketetan,[5] 2009an munduko saskibaloi txapelketan, eta 2010ean Frantziaren eta Argentinaren arteko errugbi partidan Montpellierren.

Etxegoienen azken diskoa, Les Voix Basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago saldurik. Kontzertuak egin ditu munduko beste hainbat herrialdetan ere, hala nola Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Bira bat egin zuen hainbat herrialdetan barrena, Basque eta Paz Tour izenekoa. Izenburu horretan bilduta daude kantatzean darabiltzan hiru hizkuntza nagusiak (euskara, frantsesa eta gaztelania), bai eta Euskal Herrirako nahi lukeen bakearen ideia ere.[6]

Anne Etchegoyen lagunez inguratu da berriro bere disko berria osatzeko, ‘Emazte’.Diskaren barruan "Ez da Ez" abestia dago. Kasu honetan Itziar Ituño abeslari eta aktorearekin batera grabatu du, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.[7] 2022an beste remix bat atera zuten Hego nahiz Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunekin, hala nola, Ander Gonzalezek, Maïtena Birabenek, Sébastien Boueilhek, Yasmina Jaafarrek, Francine Massianik, Jean-Pierre Papinek, Afrika Baetak, Ilaski Serranok, Jean-Pierre Pernautek edota Asun Casasolak.[8][9][10]

DiskoakAldatu

BakarlariAldatu

  • Otentik (2006)
  • Pachamama (2008)
  • Adelante (2010)
  • Emazte (2020)

Aizkoa abesbatzarekinAldatu

KolaborazioakAldatu

  • Les voix célestes du Pays Basque chantent Noël (2005)

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Anne Etchegoyen», BEO
  2. (Frantsesez) «Peyrehorade (40): "Le Chœur du village", un feuilleton télé au cœur des Landes», France 3 Aquitaine webgunean. (Aurrekoa ez badabil, ikus artxiboko bertsioa)
  3. (Frantsesez) «France 3 fera chanter "Le Chœur du village"», Petits écrans, 2012-04-25.
  4. Martin, Xabier. (2017-02-05). «Anne Etchegoyen euskal musika taldea» Iparra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  5. (Gaztelaniaz) Mintzalagun. (2013-12-10). «Anne Etchegoyen · Donapaleu · Euskal abeslaria · Cantante vasca» Mintzalagun (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  6. (Gaztelaniaz) José A. GUERRERO: «Anne Etchegoyen triunfa en Francia cantando en euskera», Diario Vasco, 2014-01-19.
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-17). «Anne Etchegoyenek eta Itziar Ituñok ‘Ez da Ez’ kanta eta bideoklipa kaleratu dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  8. «Gasteizek 400 ekitaldi baino gehiago ditu prest Andre Maria Zuriaren jaietarako, Zeledonen itzuleran» EITB 2022-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-07-12). «Zeledon 400 ekitaldi baino gehiagorekin itzuliko da Gasteizko jaietara» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  10. «Anne Etchegoyen euskal kantautoreak 'Ez da ez' abestiaren rexima atera du» El Correo 2022-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  11. Erostarbe, Gorka. «Anne Etxegoien Frantzian ezagun egin duten kantuak plazaratu ditu Elkarrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  12. «'Les Voix Basques. Ongi Etorri' diskoa kaleratu dabe Anne Etxegoienek eta Aizkoa abesbatzak» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu