Ireki menu nagusia

Kalakan Ipar Euskal Herriko musika taldea da. Taldea Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau-k osatzen dute. Euskaraz abesten dute, eta kantu tradizionalean oinarritzen dira.[1]

Kalakan
OpenYourHeartBerlin.jpg
Kalakan eta Madonna Berlineko O2 Arenan. MDNA tour 2012
Datuak
Jatorria Ipar Euskal Herria
Musika mota folk
Instrumentuak Perkusioa
Produkzioa
Diskoetxea(k) ZTK diskak
KML recordings
Taldekideak
/>Xan Errotabehere
Jamixel Bereau />Pierre Sangla
Lehengo taldekideak

Frédéric Chambon
Paxkal Indo /> Thierry Biscary
Informazio gehigarria
MusicBrainz 4a006a3f-0b44-446c-885b-8ee8ab2cb177
www.kalakan.fr

Kantu herrikoien moldaketa minimalistak (ahots eta perkusio) egitea da haien berezitasun aipagarriena. Katia eta Marielle Labèque pianistekin Europan gaindi kontzertuak eman ondoren, Madonna abeslariaren MDNA tour 2012 munduko birari esker hirukotea famatua bilakatu da.[2]

TaldekideakAldatu

  • Pierre Sangla (ahotsak eta perkusioak)
  • Xan Errotabehere (ahotsak, perkusioak eta haize musika tresnak)
  • Jamixel Bereau (ahotsak eta perkusioak)

Taldearen historiaAldatu

Hastapenak: 2009-2010Aldatu

2009ean Baxe Nafarroan Thierry Biscary eta Paxkal Indo txalapartariek Kalakan izeneko musika taldea sortu zuten. Bi piano eta euskal perkusioekin egindako Maurice Ravelen Boleroaren moldaketa Katia eta Marielle Labèque pianistekin batera Europan gaindi eman ondoren,[3] Bokaleko Frederic Chambon perkusionistari hirukote bat osatzea galdegiten diote. Laster batean, taldearen lehen diskoaren artista egonaldia hasi baino lehen, Chambon ordezkatzen du Senpereko Jamixel Bereau kantari perkusionistak.

2010eko larrazkenean Biarritzeko Laguna Records estudioan diskoa grabatu zuten, eta Parisko K estudioan nahasi. 2010eko abenduan Kalakan albuma kaleratu zen.[4] Katia eta Marielle Labèque ahizpek grabatzen duten Jose Mendiaguen "Kantuz" abestiaren piano moldaketa Baionako Joël Merah musikariak egin zuen. Parisko Anaiki abesbatzak, berriz, Etxahun Iruriren "De Treville-n azken hitzak" kantuaren koroak grabatu zituen. Diskoa Paxkal Indoren ZTK diskoak eta Labèque ahizpen KML recordings diskoetxeen koekoizpena da. Diskoaren 2000 ale egin ziren. Zabaltzen eta Abeille Musique dira diskoaren banatzaileak.

Ezagupena: 2011-2012Aldatu

Kalakan diskoaren lehen kontzertu estreinaldiak egin eta, Paxkal Indo ordezkatu zuen Arrosako Xan Errotabehere musikariak. Hirukoteak bere oreka azkenean aurkitzen du. Laàs herriko Transhumances Musicales festibaleko 2011ko kantu txapelketa irabazi zuten,[5] eta Euskal Herrian bai eta Europan eman zituzten kontzertuek harrera ona ukan zuten. Diskoak 2011ko larrazkena gabe salduak dira, kontzertuen bukaeran biziki ontsa saldu baitziren.

Urte bereko udan, Labèque ahizpek Ipar Euskal Herriko kostaldean duten etxean, Kalakan taldeak Madonnaren ezagutza egiten du. Abeslariaren 53. urtebetetzea kari, Ravelen Boleroaren bertsioa eta beren errepertorioko kantu batzuk zuzenean joko dizkiote. Madonnaren gustuko da, eta 2012an bere mundu bira berekin egitea proposatu zion hirukoteari. New Yorken audizio gisako (workshop) aste bat pasatu ondoren, Kalakan taldearen parte hartzea MDNA tour munduko biran baieztatua da.[6]

Martxotik maiatzerat, ikuskizunaren prestakuntzaren hiru hilabeteetan, Kalakan taldeko kideek Madonnaren kantu ezagun batzuen moldaketak Kevin Antunes musika zuzendariari eta Madonnari proposatu zizkioten, eta kasik guziak onartuak zaizkie. Madonnak taldearen "Sagarra jo!" kantuaren kopla bat euskaraz kantatzea erabaki zuen,[7] euskaldunei ohore eginez.

Zazpi hilabetez, 80 kontzertu baino gehiagoko MDNA bira Ekialde hurbila, Europa, Ipar Amerika eta Latinoamerikatik pasatuko da. Kalakan taldeak ezagupen zabalago bat jasotzen du eta bere entzuleria handituz doa.

Taldearen musika eta eraginakAldatu

Taldearen izenak erakusten duenez, taldeko kideak euskarari eta hizkuntza horrek daraman musikari atxikiak dira. Kalakan taldearen musikan perkusio tresnak (txalaparta, tobera, atabal, ttun-ttun, pandero, danborrak) eta ahotsak dira nagusi. Musikaren oinarriak erabiliz, kideen asmoa da harreman zuzenago bat aurkitzea entzulearekiko.

Kantu herrikoiei gaurkotasun bat ematen diote, kantu zaharreri erritmoak emanez, edo pop eta rock'n'rollaren kopla-leloak erabiliz adibidez. Perkusioaren arloan, taldearen eraginak mundu osoko hainbat musika talde dira: Dakha Brakha (Ukraina), Barbatuques (Brasil) edo Berrogüetto (Galizia).

DiskografiaAldatu

DiskakAldatu

  • Kalakan (2010, ZTK Diskak)
  • Elementuak[8] (2015, autoekoizpena)
  • B-Aldeak (2015, autoekoizpena)
  • Da Terra (2016, autoekoizpena), Luis Peixoto Portugaldarraren kolaborazioarekin.
  • Lamin (2017, autoekoizpena), Duo L'Incontro bikotearekin batera.

KolaborazioakAldatu

  • Baionatik Bilbora(konpilazioa) (2011)
  • MDNA World Tour (zuzeneko diskoa) (2013)
  • Silex (kolaborazioa OrekaTx-rekin) (2013)

FilmografiaAldatu

BideoklipakAldatu

  • Elementuak. Baxter & Rojos-en bideoklipa (2011)

KolaborazioakAldatu

  • The Labeque way. Felix Cabez-en dokumentala (2012)
  • Katia et Marielle Labeque, rock et baroque. Fabrice Ferrari eta Constance Lagarde-n dokumentala (2013)
  • MDNA World Tour. zuzeneko DVDa (2013)
  • Faire la parole. Eugène Green filma egilearen dokumentala[9] (2015)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.