Astoria antzokia (Donostia)

Astoria antzokia Donostiako zinema-areto bat izan zen, Amara Berri auzoko Antso Jakitunaren hiribidean zegoena.

Astoria antzokia (Donostia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAmara Berri
Koordenatuak43°18′31″N 1°58′51″W / 43.3085584°N 1.9809437°W / 43.3085584; -1.9809437
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961
Suntsipena2005
Kontaktua
HelbideaAntso Jakitunaren hiribidea

Historia aldatu

1961eko apirilaren 2an inauguratu zen, une hartan zinema industriak zuen eskaintzari aurre egiteko tamaina handiko pantaila izango zuen areto baten beharra betetzeko eta hazten ari zen ikuslegoari erantzuteko. 1524 ikusle sar zitezkeen bertan. Kale berean, Rex zinema zegoen.

Irekiera ekitaldian historiako film ezagunenetako bat eman zuten bertan: William Wyler-ek zuzendutako Ben-Hur.[1] 1963an, lehen aldiz, Donostiako Zinemaldiko atal ofizialeko filmak Astorian eman zituzten, Victoria Eugenia Antzokiaren dotorezia mailara heldu gabe, baino nabarmen handiago emanaldi jendetsuak hartzeko.

Zineaz gainera beste erakustaldi mota batzuetarako erabili izan zen Astoria. 1972an, Uztapide bertsolariari omenaldia ezin zitzaion, beste bertsolari ospetsuen parte hartzearekin, tartean baitziren Basarri, Xalbador, Mattin, Garmendia, Lazkano, Lizaso, Mugartegi, Egileor eta Arozamena.Musika Hamabostaldiak ere izan du bere lekua Astorian. Nabarmentzekoa izan zen Maurice Bejart-en Ballet del Siglo XX-ren emanaldia 1980ean.

1988an Astoria zinema itxi egin zen multizinema bihurtzeko; garai horretako azken filma Emile Ardolinoren Dirty dancing izan zen. 1989an eraberritu zuten eraikina, eta orduan, 1900 ikusleentzako 7 areto egin zituzten.[2]

Astoria zimena aretoak 2005eko otsailaren 14an, igandearekin, eman zuen azken saioa. SADE enpresako gerente Leopoldo Arsuagak esan zuen penaz itxi behar izan zutela zinema “handiegia zelako hiriaren eskarirako, eta, gainera, handik kilometro batera Warner enpresak aparkalekua duen gune handia ireki behar zuela.” Garairik onenean, Astoria zinemak 750.000 ikusle hartzen zituen urtean.

Eraispena eta Astoria hotela aldatu

Astoria eraikinak 1500 metro koadroko oinplanoa hartzen zuen, Pio XII.a plazatik Familia Santuaren kaleraino. Eraitsi zutenean geratu zen orubean, Joaquin Zubiria arkitektoak diseinatutako hiru izarreko hotela (120 gela) eta 63 etxebizitzeko eraikina altxatu zuten. Hotel berriko instalakuntzek zinema izan zuten dekorazio gai nagusi.

Erreferentziak aldatu

  1. Sada, Javier Cinematografos donostiarras
  2. Aguirre, Rafael Donostia / San Sebastián, 1813-2013 Efemerideak.

Kanpo estekak aldatu