Tumatxak
Tumatxak | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Zuhaitz Gurrutxaga Julen Telleria |
Iraupena | 30 minutu |
Herrialdea | ![]() |
Hizkuntza | eu |
Ekoiztetxea(k) | Orio Produkzioak S.A. |
TB Katea | ![]() |
Ordutegia | |
Emisioa | 2013ko irailaren 25a – 2016ko otsailaren 3a |
Denboraldia(k) | 4 |
Atal kopurua | 40tik gora |
Audientzia |
Tumatxak ETB 1en 2013 eta 2016 artean emititu zen telebista-saioa izan zen. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia zen aurkezlea eta Lander Garro gidoilaria. Julen Telleria ere izan zen aurkezlea bukaeran.
Saioaren azalpenaAldatu
Saio bakoitzean bi abeslari edo musika talde azaltzen ziren tartekatuta. Bakoitzaren abesti bat bertsionatzen zuen beste talde batek; Napoka Iriak eta Joseba Irazokik horietako asko sortu zuten, baina Lain, Petti eta Tania de Sousa ere aritu ziren bertsioak sortzen.[1]
Azalpen batzuk hainbat paper eta argazki zituen hormako kortxo baten gainean egiten ziren non Zuhaitz Gurrutxagaren lau karnet-argazkik bizitza hartzen zuten eta kortxoan zehar barreiatuta zeuden beste hitz, paper edo argazkiren edukia aipatuz musikarien ibilbidea eta ekarpenak azaltzen zituen. Gidoilariak Lander Garro eta Orio produkzioak taldekoak ziren.[2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Berria. «Fermin Muguruzari eskainitako 'Tumatxak' berezia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ Garcia, Adrian. ««'Tumatxak' saioari neurria hartu diot, eta asko ari naiz gozatzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
Kanpo estekakAldatu
- Tumatxak, ETB nahieran (2013-2016)