Angel Katarain
Angel Katarain (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) euskal musikari, ekoizle eta soinu teknikaria da. 80ko hamarkada hasieran hasi zen soinu teknikari modura diskoak grabatzen.
Angel Katarain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1961 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, disko-ekoizlea eta soinu-ingeniaria |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hasieran, IZ Estudioetan hasi zen lanean. Baina 1996tik aurrera bere estudio propioa jarri zuen Azkaraten, Nafarroan.
IZ Estudioetan lanean zebilela, bi diska instrumental burutu zituen 1983 eta 1984an (Durango Azoka eta Al Fin), baina ez zituen orduan argitaratu, 2001ean kaleratu zituen berriz masterizatuz.
M-ak taldearekin ere oso lotua egon zen Katarain, bere estudioko diskoak grabatu zituen eta. Honez gain, taldearen zuzeneko teknikaria ere izan zen. Txerokee, Mikel Laboaren Kantak, Mikel Laboaren omenezko bilduman ere parte hartu zuen Txoria txori (Lekeitio) kantuarekin.
1996an Katarain estudioa sortu zuenetik, Euskal Herriko eta beste leku batzuetako artistak grabatu dute bertan. Hala nola, Ruper Ordorika, Anari, Jabier Muguruza, Hiru Truku edota Fermin Muguruza bezalako artistak pasa dira bere estudiotik.
TX zigiluaren sortzailea ere bada. Bere diskak kaleratzeaz gain, Joserra Senperena, Lau Mono eta Josetxo Goia-Aribe bezalako artista edo talderi ere bere lanak kaleratu dizkie
Diskografia
aldatuDiskoak
aldatuBildumetako parte-hartzeak
aldatu- Txoria txori (Lekeitio) abestia Txerokee, Mikel Laboaren Kantak bilduman (1990)
- Itzuliko naiz abestia Asthmatic Lion Sound Systema Remix diskoan (2009)