Txinako Herri Batzar Nazionala

Txinako Herri Errepublikako botere legegilea

Txinako Herri Batzar Nazionala[1] (txinera tradizionalez: 全國人民代表大會; txinera sinplifikatuz: 全国人民代表大会; pinyinez: Quánguó Rénmín Dàibiǎo Dàhuì) Txinako Herri Errepublikaren organo legegile gorena da. Erakundearen txinerazko izena bi karakteretan laburbiltzen da normalean: 人大 (réndà).

Txinako Herri Batzar Nazionala
The Third Session of the 12th National People's Congress open 20150305.jpg
Datuak
Izen ofiziala
中华人民共和国全国人民代表大会, National People's Congress of the People's Republic of China, Всекитайское собрание народных представителей, རྒྱལ་ཡོངས་མི་དམངས་འཐུས་མི་ཚོགས་ཆེན་, ھۆكۈمىتىنى قۇرۇش توغرىسىدىكى تەكلىۋى, ᠪᠦ᠋ᠬᠦᠤᠯᠤᠰ ‍‍ᠤᠨᠠᠷᠠᠳ ‍‍ᠤᠨᠲᠥᠯᠥᠭᠡᠯᠡᠭᠴᠢᠳ ᠦᠨ ᠶᠡᠬᠡ ᠬᠤᠷᠠᠯ eta Daengx Guek Yinzminz Daibyauj Daihhoih
Motaparlamentu ganberabakarra, Parlamentua eta state level institution (en) Itzuli
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Jarduera
Honen parteLianghui (en) Itzuli, Txinako Herri Errepublikako Gobernua eta People's Congress system (en) Itzuli
Aulki-kopurua2.987
13th PRC National People's Congress Diagram.svg
Agintea
LehendakariaZhang Dejiang (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1954ko irailaren 27a
Ordezkatzen duPlenary Session of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli
webgune ofiziala

3.000 diputatu inguruk osatzen dute, eta urtean behin biltzen dira Pekingo Herriaren Areto Handian. Batzarreko kideak bost urterako aukeratzen dituzte. 2008an hautatutako batzarraren osaerak 2.987 diputatu zituen eta XI. Herri Batzar Nazionala eratu zuen, agintaldia 2013an amaitu zelarik.

Batzarreko diputatuen artean, 175 inguruko talde txikiago batek Herri Batzar Nazionaleko Batzorde Iraunkorra osatzen du. Batzorde hori ohikotasunez biltzen da eta ohiko legegintza-jarduerez arduratzen da.

Botere legegileaz gain, Txinako Herri Errepublikaren Konstituzioak beste hiru botere ematen dizkio Batzarrari: "Estatuko organo gorenetako kideak edo agintariak aukeratzeko, erabakitzeko eta kargutik kentzeko boterea", "Estatuko gai garrantzitsuetan erabakitzeko boterea" eta "Estatuko beste organo gorenen gaineko gainbegiratze-ahalmena".

LegegintzaldiakAldatu

   Data       Batzarkideak       Batzorde Iraunkorrreko Presidentea   
I. HBN 1954ko iraila 1.226 Liu Shaoqi
II. HBN 1959ko apirila 1.226 Zhu De
III. HBN 1964ko abendua 3.040 Zhu De
IV. HBN 1975eko urtarrila 2.885 Zhu De
V. HBN 1978ko martxoa 3.497 Ye Jianying
VI. HBN 1983ko ekaina 2.978 Peng Zhen
VII. HBN 1988ko martxoa 2.970 Wan Li
VIII. HBN 1993ko martxoa 2.898 Qiao Shi
IX. HBN 1998ko martxoa 2.979 Li Peng
X APN 2003ko martxoa 2.984 Wu Bangguo
XI. HBN 2008ko martxoa 2.987 Wu Bangguo
XII. HBN 2013ko martxoa 2.987 Zhang Dejiang
XIII. HBN 2018ko martxoa 2.980 Li Zhanshu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu