Li Peng (Ch´eng-tu, Szechwango herrialdea, 1928ko urriaren 20a - Pekin, 2019ko uztailaren 22a) txinatar politikaria izan zen. Txinako Errepublikako lehen ministroa 1988tik 1998ra. 1930ean Chiang Kai-sheken nazionalistek hil zuten Li Shuo-hsun idazlearen semea zen.

Li Peng


Chairman of the Standing Committee of the National People's Congress (en) Itzuli

1998ko martxoaren 16a - 2003ko martxoaren 15a
Qiao Shi (en) Itzuli - Wu Bangguo (en) Itzuli
Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluko lehen ministroa

1988ko apirilaren 12a - 1998ko martxoaren 17a
Zhao Ziyang - Zhu Rongji
Txinako Alderdi Komunistaren Batzorde Iraunkorraren Idazmahaiko kidea

1987ko azaroaren 1a - 2002ko azaroaren 15a
Txinako Alderdi Komunistaren Idazmahai Politikoko kidea

1985eko urriaren 24a - 2002ko azaroaren 15a
Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluko lehen ministrordea

1983ko ekainaren 6a - 1987ko azaroaren 24a
Herri Batzar Nazionaleko kidea


Minister of Education of the People's Republic of China (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaShanghai1928ko urriaren 20a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)  (1928ko urriaren 20a -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  2019ko uztailaren 22a)
HeriotzaPekin2019ko uztailaren 22a (90 urte)
Hobiratze lekuaBabaoshan Revolutionary Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
AitaLi Shuoxun
AmaZhao Juntao
Ezkontidea(k)Zhu Lin  (1958ko uztailaren 10a -  2019ko uztailaren 22a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMoscow Power Engineering Institute (en) Itzuli 1954)
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Moskun ikasi zuen 1948tik 1955era bitartean, eta handik aurrera, Txinako politika-proiektu nagusietan parte hartu zuen. 1979tik 1982ra Industriako ministrorde eta ministro izan zen, 1982an Alderdi Komunistako zuzendaritzan sartu zen, eta 1985ean Hezkuntzako ministro aukeratu zuten. Deng Xiaopingek egin zuen lehen ministro 1988an. Ekonomian merkatu askeko sistemarako hurbiltze-prozesuaren aldeko izan zen, eta barne-arazoei begira, zentralismoa eta kontrol estua erabili zituen. 1989ko maiatzean militarren aginpidea aldarrikatu zuen Txinako hiri nagusietan, gobernuaren aurka matxinatu ziren ikasle manifestarien aurka, eta urte bereko ekainean, ikasleen mugimendua zapal zezan baimena eman zion Txinako gudarosteari. Ehunka manifestari hil zituen Txinako gudarosteak Pekinen ekaineko egun horietan (Tiananmen plazako protestak). Gertakizun horien ondoren, Li Peng berriz hautatu zuten bere karguetarako. 1998an, ordea, lehen ministro kargua utzi behar izan zuen. Kargua Zhu Rongji utzi ondoren, Herri Batzar Nazionalaren presidente hautatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Li Peng