Mitosia zelula bat bitan zatitzea da. Zelula eukariotoetan gertatzen da. Zelulak duen material genetikoa bikoiztu eta ondorengo bi zeluletan banatzen da. 4 fase jarraitu ditu.
ProfaseaAldatu
Fase luzeena da. Kromatina (material genetikoa) trinkotzen da, kromosoma izeneko X formak sortuz. Kromosoma bakoitza 2 kromatidaz osatuta dago. Nukleo mintza desagertzen da eta zentriolo bakoitza zelularen mutur batera joaten da.
MetafaseaAldatu
Kromosomak erdialdean kokatzen dira. Zentrioloak mikrotubuluekin kromosomei lotzen zaizkie.
AnafaseaAldatu
Kromosoma bakoitza bi kromatidetan banatzen da. Bakoitza zelularen mutur batera joaten da (zentrioloak daude bertan).
TelofaseaAldatu
Kromosomak muturretara iristean hasten da. Nukleo mintza eta nukleoloa sortzen dira mutur bakoitzean. Zelula azkenik bitan banatzen da.