Neuronen arteko sinapsiak.

Neurona nerbio sistema osatzen duen zelula da; informazioa prozesatu eta transmititzeaz arduratzen da. Hori nerbio-bulkadaren bidez egiten da.

Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztiek dituzte soma (gorputza) eta luzakinak. Bi luzakin bereizten dira: axoia eta dendritak.

Osagaiak

aldatu
  • Soma: neuronen zelula gorputza da.
  • Dendritak: somatik hazten diren luzakinak dira, eta beste neuronen axoi bukaerekin egiten dute topo. Bertan sinapsia egin da.
  • Axoia: soka antzeko luzakina da, bakarra neurona bakoitzeko. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita edota somara bidaltzen du.