Ehun epiteliala
aldatuEpitelioa oso estu kokatzen diren zelulaz osatutako ehuna da. Giza gorputzaren azal, zulo eta hodi guztiak estaltzen ditu. Babes, jariapen eta xurgapen funtzioa ditu.
Motak
aldatuBi mota daude funtzioaren arabera:Estaldura-epitelioa eta guruin epitelioa.
Estaldura epitelioa
aldatuEstaldura-epitelioa organo barne-hutsen barrunbeak eta gorputzaren kanpo-azalera estaltzen ditu. Ehun konjuntiboaren gainean kokatzen da. Ez dute odol hodirik eta ehun konjuntiboaren hodietatik hedatzen diren mantenugaiekin elikatzen dira. Babes-funtzioa dute, batez ere.
Hiru motakoak izan daiteke:
- Bakuna: Zelula -geruza bakar batez osatuta daude.Hainbat mota daude:
- Laua:Zelula lauak ditu. Odol hodietan eta albeolotan daude.
- Kubikoa: Zelula kubikoa da. Obulutegian kokatzen da, esaterako.
- Zilindrikoa.Zelula prismatikoa ditu. Adibidez, Heste meharrean dagoena.
- Pluriestratifikatua: Bi zelula geruzez edo gehiago osatuta dude. Hainbat mota bereizten dira:
- Laua: Azala famatuena da.
- Kubikoa: Epidermisean ikus dezakegu.
- Zilindrikoa: Faringean kokatzen da.
- Zilindriko pseudoestratifikatua: Hainbat zelula-geruzez osatzen dela dirudi, baina eiptelio bakun zilindriko bat da. Arnasbideetan agertzen da.
Guruin-epitelioa
aldatuGuruin epitelioa haunbat izaerako eta hainbat helburuetarako substantziak jariatzeko espezializatuta dago. Guruina osagai bat dira, eta guruinak, normalean, zeulaniztunak dira.
Hauek non jariatzen dituzten arabera, hiru guruin mota daude:
- Exokrinoak: Jariatze-hodi baten bidez produktuak kanpoaldera jariatzen dute. Adibidez: izerdia.
- Endokrinoak: Ez dute jariatze-hodirik, eta sortzen dituzten produktuak (hormonak) zuzenean odolera jariatzen dute; hala nola: tiroidea.
- Mistoak: Zati exokrino bat eta zati endokrino bat dute. Pankrea talde horretan dago.