Oreina animalia ugaztun belarjalea da eta Cervidae familiakoa da. 50 mota baino gehiago daude mundu osoan, haien artean, orkatza, elur-oreina eta altzea. Handiena eta pisutsuena altzea da eta txikiena Pudu pudua, txakur baten tamainakoa dena.
Nolakoak dira?Aldatu
Lau zango argal, apatxak eta lepo luzea dute. Beraien ilajea motza eta marroia da, baina neguan lodiagoa da. Orein-kumeek aldiz ilajea txuriagoa dute.
Orein arrek bi adar dituzte, hezurrez osasutakoak. Emeek, aldiz, ez, elur-oreinak salbuespena direlarik. Hori horrela da arrek adarrak behar dituztelako orro egiteko orduan, emeekin ugaltzeko. Ugaldu ondoren arrei adarrak erortzen zaizkie eta aste batzuen tartean berriz haziko zaizkie.
Salto oso altuak egiten dituzte, 3 metrotako altuerakoak eta , 10 metrotakoak luzeeran. Abiadurari dagokionez 30/40 km/o-ko abiadura lortzen dute, baina arriskuan badaude 75/100 km/o-ra hel daitezke.
UgalketaAldatu
Oreinak irailean eta urria artean ugaltzen dira eta prozesu horrek 8 hilabete irauten du. Bakarrik orein-kume bat erditzen du emeak eta 6-8 hilabetez hazten du.
Non bizi dira?Aldatu
Basoetan eta belardietan bizi dira Europan, Ipar Afrikan, Asian eta Amerikan. Gehienetan orein taldetan bizi dira. Askatasunean 12 urtez bizi dira eta 20-25 urte gatibutasunean.