Txikipedia:Pisu

Dinamometroa pisua neurtzen duen tresna da.

Pisua Lurrak gorputz bati eragiten dion erakarpen indarra da. Indar bat denez pisua neurtzeko unitate nagusia Newton-a da.

Pisua eta masaAldatu

Askotan masa kontzeptuarekin nahasten bada ere, pisua indar bat da eta masa ez. Masa materia kantitatea da. Hau ondo ikusten da adibide honetan:

«Ilargian eta Lurrean gorputz berak masa berdina du baina Ilargian gutxiago pisatzen du. Ilargiaren erakarpen indarra txikiagoa delako gertatzen da hori.»

Pisua neurtzeko tresnakAldatu

Hainbat tresna erabiltzen ditugu gauzen pisua neurtzeko. Hona hemen batzuk:

  • Balantza
  • Dinamometroa (neurketa zientifikoak egiteko)