👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
661.537
🔎
Azalera
10.391 km²
🏙️
Hiriburua
Iruñea
📷
Argazkiak
ikusi
Nafarroaren kokapena.

Nafarroa Garaia (Nafarroa, ofizialki) Euskal Herriko hego-ekialdeko probintzia da. 10.421 km² eta 644.566 biztanle ditu (nafarrak), 2012ko datuen arabera. 266 udalerri ditu eta bost merindadetan banatuta dago. Hiriburua Iruñea da.

Klima aldetik, oso eskualde desberdinak daude: iparraldea euritsua eta hezea da, baina Pirinio aldean udak freskoak eta neguak hotzak izaten dira; gainerakoan, udak eta neguak epelak dira. Hegoaldea lehorra da, negua hotz eta lehorra eta uda bero eta lehorra, batez ere Bardeetan. Bi mutur hauen artean, Nafarroako erdialdeko klima nahasia da.

Nafarroa Garaiko paisaiak

aldatu