Hartzak ugaztunen familiako animalia handi batzuk dira. Gaur egun, munduko toki askotan desagertzeko arriskuan daude; gainera, jadanik hartz arraza asko desagertuak daude.
Tamaina handiko animaliak dira eta gorputz sendoa dute. Orokorrean, haragijaleak dira, baina, egia esanda, haragiaz gain, frutak, sustraiak, intsektuak, intxaurrak... jaten dituzte; beraz, orojaleak direla esan daiteke. Hartz zuriak, berriz, ia haragiaz soilik elikatzen dira: izan ere, elikagaiak lortzeko zailtasunak dituzte, eremu artikoetan bizi direlako. Munduan dagoen haragijale handienetako bat da hartza. Hartz zuri ar baten bataz-besteko pisua 500kg-koa da.
Ezaugarriak
aldatuHartzek buru handia dute, belarri eta begi txikiak, gorputz pisutsua eta isats motza. Hanka motzak dituzte. Ilea, berriz, luzea eta lodia dute; eta ohiko kolorea marroia, beltza edo zuria da. Entzumen eta {{txp|ikusmen]] txarra dute; usaimena, ordea, ona dute.
Hibernatu egiten dute, hau da, urteko garai bat lo igarotzen dute.
Gaur egungo hartzek, 1 eta 2,8m bitarte neurtzen dute, eta 27 eta 780kg arteko pisua izaten dute. Arra emea baino handiagoa izaten da.
Bizilekua
aldatuIpar Amerikan, Hego Amerikan, Afrikako iparraldean, Europako estatu batzuetan eta ia Asia guztian aurki daitezke. Hartz espezie ezberdin asko daude eta bakoitza ekosistema ezberdin batean bizi da.
Espezieak
aldatu- Ursus arctos - Hartz arrea.
- Ursus arctos middendorffi - Kodiak hartza.
- Ursus arctos horribilis - Grizzly hartza.
- Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus: Hartz polarra edo zuria.
- Euarctos americanus - Hartz beltza.
- "Ursus americanus kermodei"- Hartz mamua.
- Ursus spelaeus - Leize-hartza.
- Helarctos malayanus edo Ursus malayanus - Malaysiako hartza.
- Melursus ursinus - Ezpaindun hartza.
- Selenarctos thibetanus edo Ursus thibetanus - Asiar hartz beltza.
- Tremarctos ornatus edo Ursus ornatus - Hartz betaurrekoduna.
- Ailurus - Panda.