Txikipedia:Olga Shishigina

Olga Shishigina

Olga Shishigina, (Almaty, Kazajistan, 1968ko abenduaren 23a) atleta bat da. 100 m-ko hesien lasterketetan espezializatua. 2000.urtean izan zen olinpiadetako txapelduna, baina orain erretiratua dago.

Ibilbidea aldatu

Olga txikia zenean, bere gurasoek atletismoko klaseetara eraman zuten, eta han hasi zen dena ikasten. Lasterketa mota pila bat ezagutu zituen, eta gogor entrenatzen hasi zen. Laster, maila internazionalera iritsi zen. Han, hainbat herrialdetako kirolarien kontra jokatu zuen. Hortik aurrera sariak irabazten hasi zen.[1]

Lorpenak aldatu

Joko Asiatikoak aldatu

 
Olga Shishigina 2007.urtean

Olga Shishiginaren kirol ibilbidea 1994ko Asiako Jokoetako garaipen batekin hasi zen Hiroshiman, lehenengo postuan geratu zen.

Atletismo txapelketa aldatu

1995.urtean, Suitzan 2.postua irabazi zuen 100m-ko hesien lasterketan 12.8''-ko denborarekin.

Atletismoko txapelketa, estalitako pistan aldatu

1995.urtean, Espainian (Bartzelonan). 2.postua irabazi zuen 60m-ko hesien lasterketan, 7.92''-ko denborarekin.

Joko asiatikoak aldatu

1998 Bangkok, Tailandia 1º 100 metro hesiekin (12,63 s)

Atletismoko txapelketa mundiala estalitako pistan aldatu

1999an, Japonen, lehenengo postua irabazi zuen 60m-ko hesien lasterketan, 7.86''-ko denborarekin.

Joko olimpikoak aldatu

2000 Sidney, Australian 100 metroko hesien lasterketa irabazi zuen lehenengo postuarekin, 12,65''-ko denborarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Olga Shishigina» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).