Errusieraren hedadura.

Errusiera Errusian eta inguruko herrialde askotan hitz egiten den hizkuntza da. Munduko zortzigarren hizkuntza erabiliena da.

Ezaugarriak

aldatu

Herri eslaviarren artean, hiztun gehien dituen hizkuntza da: 285 milioi pertsonak hitz egiten dute. Gainerako hizkuntza eslaviarrekin antz handia du, adibidez bielorrusierarekin, ukrainerarekin edo serbokroazierarekin.

Alfabeto edo idazkera berezia du: alfabeto zirilikoa.

Historia

aldatu

Errusierazko dokumentu zaharrenak X. mendekoak dira. XX. mendean Sobietar Batasuna sortu zen eta Errusiaz gain beste herrialde asko hartu zituen bere baitan, Ukraina, Bielorrusia, Estonia, Letonia, Lituania, Kazakhstan, Georgia eta beste batzuk. Herrialde horietako guztietako biztanleek errusiera erabiltzen zuten eta oraindik ere haien lehen edo bigarren hizkuntza da.

Hitzak

aldatu

Hona hemen hitz batzuk:

Euskaraz Errusieraz
(zirilikoz)
Errusieraz
(gure alfabetoz)
Errusia Россия Rossia
Kaixo Привет Privet
Eskerrik asko Спасибо Spasibo
Agur До свидания Do svidania
Maite zaitut Я тебя люблю Ja tebia liubliu
Zer moduz? Как дела? Kak dela?
Ondo, eskerrik asko Спасибо, хорошо Spasibo, khoroxo
Bai Да Da
Ez Нет Net

Errusiera pixka bat entzun nahi?

aldatu

Aldameneko taulatxoan klik eginez, errusiera pixka bat entzun ahal izango duzu:

       Entzun!