Txikipedia:Kazakhstan

Kazakhstan aldatu

Kazakhstan Asiako erdialdean dago, horregatik, ez du itsasorik. Kazakhstango lurretan lautadak, estepak, taiga, arroilak, deltak, elurrez estalitako mendiak eta  basamortuak ere  badaude. Kazakhstan-ko zuzendaria Kasim-Yomart Tokaev da, 2019tik gaur arte. 17 milioi biztanle inguru ditu. Hiriburua Nursultan da, ordura arte Akmola deitua. Lehengo hiriburua Almaty zen (Alma Ata).

 
Kazakhstan-eko bandera

Gaur egun 2,7 miloi kilometro koadroko azalera du.

Kazakhstango klima kontinentala da, oso hotza neguan eta beroa udan.

Errusiarren inbasioaren aurretik, kazakhstandarrek abeltzain nomaden ekonomian oinarrituriko kultura aski garatua zuten. Nahiz eta islama XV. mendean herrialdean sartu zen, ez zuen ohituretan eraginik izan askoz geroagora arte.