Baso mediterraneoen kokapen mapa

Baso mediterraneoak klima mediterraneo epela duten lekuetan egoten dira, hau da, tenperatura altuak, urtaroen arteko alde handiak eta udaberri eta neguan euri ugari egiten duen lekuetan. Baso hauek Mediterraneo itsasoaren inguruan daude gehienbat, baina baita munduko beste toki batzuetan ere, Kalifornian, Txilen, Hegoafrikan eta Australiako hegoalde eta hego-mendebaldean, adibidez.

Mota honetako basoek oso antzinako jatorria dute, Mediterraneo ingurua eratu zuten gertaerak baino lehenagotik (Mediterraneo itsasoa Testis ozeanotik sortu zen Mesozoiko izeneko garaian); gainera, gizakiaren esku-hartzeari ere eutsi diote, gizakiak paper garrantzitsua jokatu baitu baso hauetako biozenosiaren eraketan. Izan ere, gizakiak hainbat espezie sartu eta beste asko desagerrarazi ditu inguru hauetan historian zehar.

Hala ere, baso mediterraneoa oso erraz sar daiteke desertifikazio arriskuan, landare-geruza suntsitzen bada, bioma lehorra delako, ingurune lehorrera egokitutako landarediarekin eta biodibertsitate gutxirekin. Gaur egun, baso hauek babesteko ekimen ugari daude, klima-aldaketaren mehatxuagatik, baina oraingoz ez da aurrerapen handirik lortu: 2010 eta 2015 artean % 2ko hazkundea lortu da bakarrik, NBEren datuen arabera.

Ezaugarri nagusiak aldatu

 
Basurdeak pinudi batean.
  • Baso mediterraneoa lehorte luzeetara egokituta dago, eta, horregatik, euri gutxiko sasoi luzeak jasaten dituen landaredia du (landaredi xerofiloa deitzen da hori); horrek esan nahi du, bestea beste, landareek oso zurtoin zurtsuak eta azalera gutxiko hostoak dituztela, ura alferrik ez galtzeko. Landare batzuk pirofiloak dira, hau da, suteak izatera egokituta daude, ohikoak baitira inguru horietan, artelatza eta txara, adibidez; artelatza enborraren barnealdea babesteko azal lodiak dituzten zuhaitzak dira, eta txarak, berriz, haziak estalki batzuen barruan dituzten landareak dira, sute bat gertatzen denean estalki horiek lehertu egiten dira eta, horrela, haziak sakabanatzea lortzen dute.
  • Lur mehe samarrak dituzte, sakonera txikian arroka dutenak. Hori dela eta, desertifikazioaren aurrean bereziki kalteberak dira; izan ere, landaredia ugaria ez izanik, epe laburretan euri-jasak gertatzen direnean lurzoruaren zati handi bat desager daiteke, urak eragindako higaduragatik.

Landaredia aldatu

Baso mediterraneoetan, zuhaitz eta zuhaixka hostoiraunkorrak dira nagusi, bereziki:

Bestalde, zuhaixka eta landare belarkaren espezieei dagokienez, tamaina handiagoko landare batzuk aurkitzen ditugu, hala nola, txarak eta otaberak; ugariak dira, orobat, ipurua eta sastraka txikiagoak, hala nola ezkaia), erromeroa eta karduak.