Ipurua Juniperus generoko zuhaitz edo zuhaixka bat da. Juniperus generoa munduan oso zabaldurik dagoen zuhaitz eta zuhaixken taldea da eta Cupressaceae familiaren parte da. Besteak beste, ezagunak diren ipurua eta sabina barneratzen ditu talde honek. Ipuruek gazteetan garatzen duten arantzadun hosto-geruza hil arte mantentzen dute. Aldiz, sabinak arantzadun hosto-geruza soilik lehenengo urteetan mantentzen dute.

Nolakoa da? aldatu

Ipurua tamaina eta forma aldakorra du. 1 eta 3 metro arteko altuera duen zuhaixka da maiz. Ordea, beste baldintza batzuetan, mendietan adibidez, 15 metrotako zuhaitza izatera irits daiteke.

Zurtoina hostoei eusteaz arduratzen da, eta, kasu honetan, ipuruak zurtoin asko ditu, azal marroi gorrixkakoak direnak. Hosto hauek, zorrotzak dira, eta kolore berdea dute. Zuhaitz honen hostoak arrak eta emeak izan ahal dira, arrak horiak dira eta hostoen axiletan hazten dira.

 
Juniperus-thurifera


Zuhaitz honetan hazten diren fruituak, bolatxo txikiak dira (6-13 mm-takoak). Lehenengo urtean berdeak dira eta bigarren urtean beltz urdinxkak. Fruituaren barruan 2-3 hazi daude, eta horiek bigarren urtean heltzen dira.

 
Ipuruaren fruitua

Non eta noiz hazten da? aldatu

Ipurua era guztietako lurretan hazten da, itsas mailatik hasi eta 2.000 metrotik gorako altueraraino. Oso zuhaitz gogorra da, hotz oso bizia jasaten baitu eta goi mendietako klimetako edozein baldintza jasaten baitu. Bestalde, Apirila eta maiatza bitartean loratzen da, beraz udaberrian loratzen da, hurrengo urteko udazkenean fruitua emanez.


Fruituak noiz eta zer prozesua dute biltzeko? aldatu

Ipuruaren fruituak, iraila eta azaroa bitartean biltzen dira, lurrean hedatutako olana batzuen gainera eroraraziz, adarrak astinduz. Gero, fruitu berdeak (helduak ez direnak) kendu ondoren, itzalean lehortzen uzten dira.

Haziak ernatu ahal izateko, hotzaren eragina jasan behar dute. Udaberrian ereiten dira, nahiz eta aldaxken bidez ere ugaldu daitezkeen abuztuan.


   Ba al dakizu    

Ipuruaren fruitua hainbat likoreen eta garagardoaren osagaia da, gainera, hainbat janairen saltsei usaina emateko erabiltzen da. Bestalde, baia ehoak infusio moduan ahal dira, digestioa errazten duelako.

Fruitu honen zaporea garratza da eta Marokon, landare hau zopa katiluetan erabilia da. Era honetan, urak zapore gozoa hartu eta hortzendako onurak ekartzen omen baititu.

Amerindiarrek ere erabilera anitzak eman dizkiote ipuruari. Diabetesa tratatzeko erabiltzen zuten landare hau.


Espezieak aldatu

Genero honen espezie-kopurua ez dago argi, 50-70 espezie inguru daudela estimatzen da. Baina ikusteko errazenak hauek dira; ipuru arrunta, itzelezko ipurua eta ipuru herrestari.