Entzun!

Hontza (Strigiformes) Strigedetarren familiaren parte den animalia bat da eta 200 bat espezie daude gure planetan. Adimen handiko hegaztia da. Gaueko hegazti harraparia da.

Gainera, ehiztari bikaina da, entzumen bikaina eta fina baitu. Beste hegazti batzuekin egindako azterketetan eta ebaluazioetan nagusitasuna erakutsi dute alderdi askotan. Gizaki batek baino hamar aldiz hobeto entzuteko gai dira.

Taxonomia

aldatu

Izaki bizidun guztiak sailkatzen dira elkarren artean dituzten ezaugarrien arabera. Zientzialariek taxonomiaren bitartez egiten dute sailkapen hau, hainbat domeinu eta azpidomeinu kontuan izanik. Hontzaren ezaugarriak zeintzuk diren kontuan izanik, bere taxonomia honako hau da:

Erreinua Animalia
Azpierreinua Bilateria
Filuma Chordata
Klasea Aves
Superordena Neoaves
Ordena Strigiformes

Wagler, 1830

Zenbat neurtzen eta pisatzen dute?

aldatu
   Ba al dakizu    

Hontzaren lepoak 14 hezur ditu orno izenekoak, eta horiei esker, burua 270 graduko angeluan biratzen du. Hau da, bere buruari ia bira osoa eman ahal dio.

Tamainari dagokionez, hontzak 29-73 zentimetroko altuera izan dezake; hegoen tamaina edo anplitudeari dagokionez, 1,38 eta 1,70 metro bitarteko luzera. Hegazti horien pisua 1,5 eta 4 kilo bitartekoa da. Horregatik da gaueko hegazti harrapari handiena. Emeak arrak baino %25 handiagoak dira.

Zertaz elikatzen da?

aldatu
 
Hontz bat tximeleta bat jaten

Hontza haragijalea da eta haren tamaina bereko edo txikiagoko harrapakinak ehizatzen ditu. Ikusmena eta entzumena oso garatuta dituenez, gauez ehizatzen du.

Gehienetan, muskerrak, untxiak, armiarmak, intsektuak, barraskiloak, harrak, beste hegazti batzuk eta, batzuetan, arrainak jaten dituzte. Harrapakin bat harrapatzen duenean, ez du mastekatzen, zuzenean urratu eta irensten du.

Nola ugaltzen dira?

aldatu
   Ba al dakizu    

Hontzak gai dira beraien bizitza osoan zehar bikote berdina mantentzeko nahiz eta, urteko garai batzuetan elkarrekin ez egon.

Hegazti guztiak bezala, hontza obiparo da eta, espeziearen arabera, hamar arrautza ere jar ditzake, nahiz eta ohikoena hiruzpalau jartzea den. Bi gurasoek zaintzen dute kumea, baina inkubazio-aldian emea habian egoten da eta arra elikagai bila ateratzen da. Arrautzak erruteko, barrunbe naturalak aprobetxatzen dituzte zuhaitzetan, labarretan edo beste hegazti batzuen habia abandonatuetan.

 
Munduan zehar hontzak non bizi diren erakusten duen mapa.

Non bizi dira?

aldatu

Hontzak Lurreko ia toki guztietan aurkitu daitezke, Antartikan izan ezik, eskualde horretako klima ez baita egokia bertan bizitzeko. Animalia horiek oihan tropikaletan, kostaldean, mendietan eta basamortuetan bizi daitezke. Espezie bakoitza bizi den eskualdeko klima-baldintzetara egokituta dago.

Hontzaren harrapariak

aldatu

Hontza izaki biziduna den heinean, ekosistema baten parte ere bada eta ekosistema horretako sare-trofikoaren parte ere bai. Hori dela eta, hontza harraparia izateaz gain zenbait izaki bizidunen harrapakina era bada.

Batez ere, hontzen kumeak izaten dira harraparien biktimak, baina hontz helduek ere, batzuetan ez dute etsai batzuengandik ihes egitea lortzen. Harrapari hauen artean ondorengo animaliak nabarmentzen dira: belatzak, arranoak eta zenbait narrasti eta ugaztun ere.