-Basurdearen gutxi gorabeherako adina kalkulatu daitekeela hauen letaginak neurtzen.
- Basurdeak bi soinu mota ematen dituela: kurrinka eta txistua.
- Basurdeek ohitura handia dutela uretan eta lokatzan birrintzeko eta ilean duten parasitoa suntsitzeko zuhaitz baten kontra igurtziz.
-Basurdearen ilea maiz erabili zutela hortzetako eskuilak ekoizteko.
Basurdea ia mundu osoan zabalduta dagoen animali ornoduna da eta hain zuzen, ugaztunen taldean kokatzen da. Baserriko txerriaren lehengusu basatia dela esaten da eta 90-150 cm inguru neurtzera eta 80 kg inguru pisatzera irits daiteke.
Nahiz eta basurdea munduko txoko askotan aurkitu dezakegun, toki askotan gizakion ondorioz desagertuta dago, Britainiar Irletan adibidez XIX. mendean desagertu zen. Hala ere, beste batzuetan gizakiak leku ezberdinetara eraman du, Ameriketara eta Ozeaniara adibidez.
Nolakoak dira? aldatu
Txerrien antzera basurdeak buru handia eta begi txikiak ditu (ikusmena ez da animalia honen zentzumenik garatuena). Horretaz aparte, belarri handiak eta musu luzea daukate eta emeak arrak baino txikiagoak izan arren, musu luzeagoa izan ohi dute. Gainera, buztan zuzena izaten dute, txerriena ez bezala.
Animalia ertaina da baina oso sendoa, hain zuzen ere, dituen hanka motzek are eta sendoagoa egiten dute. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta hanken amaieran bi behatzez osatutako apatxak dituzte. Basurdearen ile tinkoari dagokionez, kolore anitzak aurkitu daitezke, hala nola; gorria, marroia, grisa edo beltza.
Gainera, basurde-kumeek marra marroi batzuk izaten dituzte, belarretan hobeto ezkutatzeko eta heltzen joaten diren heinean marrak desagertu egiten dira.
Haien gorputzetako atalik ikusgarriena letaginak dira. Hain zuzen ere, beheko masaileko letaginak oso luzeak dira, 20 cm-ko luzera izatera iritsi daitezke, goiko masailekoak berriz, laburragoak dira. Arrek borrokarako erabiltzen dituzte letagin handi hauek; emeenak berriz, txikiagoak izaten dira.
Basurdeek entzumen eta usaimen fina dute. Hain zuzen ere giza ahalmenetatik at geratzen diren usainak atzematen dituzte lurpean dauden elikagaiak hautemateko.
Mundu banaketa aldatu
Lehen esan bezala, basurdea eremu askotan aurkitzen den espezia da. Hala ere, salbuespenak badaude;
- Afrikako zona ekuatorial eta hegoaldean adibidez ez dira basurdeak aurkitzen, baina aipatzekoa da bertan animalia honen familia berekoa den espeziea aurkitu dezakegula (fakokeroa).
-Siberia ere, basurderik gabeko zonaldea da, ezin diotelako bertako klima hotzari aurre egin.
Europa mailan, mendialdeetan dago hedatuen. Hain zuzen ere, Eskandinaviar penintsulan eta Britaniar Uharteetan basurdeak aurkitu ez arren, kontinente osoan zehar hedapen zabala dute. Euskal Herriari dagokionez, mendialde eta basoetan basurdeen kantitatea oso altua da eta maiz arazoak egoten dira baratzetan sartzen baitira nekazarien uztak hondatuz.
Non bizi dira? aldatu
Basurdeak mota guztietako habitatetara egokitzen dira, eta, horregatik, gaur egun itsasoaren ondoan edo mota guztietako basoetan bizi daitezke. Egia da, egunez animalia ezkutaria izan ohi dela eta beharrezkoa dutela ingurune itxi eta babestu batean egotea. Hala ere, geroz eta egokitzapen handia dutenez, gizakiengandik hurbil bizi daitezke, eta hirietako edo herrietako inguruneetara joaten dira janari bila.
Zer jaten dute? aldatu
Animalia hauek orojaleak dira eta denetarik jaten dute. Gehien bat belarra, fruituak, sustraiak, onddoak… jaten dituzte baina ehiztariaren papera ere hartzen dute: zizareak, intsektuak, narrasti txikiak, hegaztiak… janez. Gainera, lehen esan bezala elikagaiak aurkitzeko helburuarekin lurrean zuloak egiten dituzte nekazarien lurretan maiz sarraskiak eginez.
Ugalketa aldatu
Emeak azaro eta abenduan zehar araldian sartzen dira, kumeak izateko une gogotsuan. Horregatik, emeak haurdun uzteko, arren arteko borrokak ugaritu egiten dira hilabete horietan. Lau hilabetera, 2-6 kume jaiotzen dira, emeak zahartzen doazen heinean kume kopurua jaitsiz joango da. Kumeak amaren esnea hiruzpalau hilabetez edango dute eta urte bat pasata arrak taldetik joango dira.
Aipatzeagatik, basurde gazte emeak heldutasuna 8-20 hilabeterekin lortuko dute, arrek berriz, 10 hilabeterekin.
Nola bizi dira? aldatu
Basurdea animalia soziala da eta ez du lehiatzen lurraldeagatik. Egunez ez dira asko mugitzen baina gauez 2-15 km burutzeko gai dira, trosta arinez. Larrialdi kasuetan abiadura azkartzeko gai diren arren, ez dira abiadura azkarrean luzaroan mantentzeko gai.
Talde txikitan mugitzeko joera dute, eme eta kumez osatuta. Taldeak orokorrean 12 basurdez edo gutxiagoz egoten dira osatuta, nahiz eta, talde batzuk 20 basurdez osatuta egoten diren. Arrei dagokionez, bakartiak dira eta ez dute taldean jarduten. Hala ere, batzuetan ar zaharrak beste ar gazte baten konpainian ikusi dira.
Gehienetan ezkutalekuak bilatzen dituzte, kumeak jaiotzen direnean bertan egoteko.
Espezieen arteko elkarrekintzak aldatu
Basurdeak gaur egungo basoko ekosisteman ez du etsai naturalik, beraz ekosistemaren dominatzaileetako bat dela esan daiteke. Horregatik, animalia hau mugagabe hedatu da eta haren populazioa gehiegi handitu da. Gainera, sarraski handiak burutzen dituzte lur zein baratzetan, nekazarien uztak hondatuz. Horren ondorioz, ehizaldiak antolatu izan dira, ekosistemaren oreka mantentzeko eta basurde populazioa kontrolatzeko.
Euskal Herrian duten eragina aldatu
Basurdea Euskal Herriko basoetan dagoen animalirik sinbolikoena da eta azken urte hauetan espezie honen gorakada egon da Euskal Herrian. Hain zuzen ere, basurdeen populazioa bikoiztu egin da, hori ehizatu diren basurdeen kopuruan ikusi daiteke. Gainera, batzuetan basurdeak hiri-inguruetara eta errepideetara hurbiltzen dira egoera arriskutsuak sortuz (errepide istripuak, pertsonei erasoak...). Azken hau ez gertatzeko ehiza federazioa basurdeen dentsitatea kontrolatzen saiatzen da eta urtero ehiza denboraldia dentsitate horren arabera antolatzen da.
Gastronomia aldatu
Basurdea, Euskal Herriko, Espainiako eta Argentinako gastronomiaren parte da, lurralde hauetan haren ehizaren tradizioa dago eta. Normalean saltsa desberdinekin haragi gisatua prestatzen da eta hestebeteak ere egiten dira. Euskal Herrian adibidez, oso ohikoak dira basurdez eginiko plater ezberdinak.
Bitxikeriak: aldatu
- Ez dute izerdirik egiten. Horri esker, uretako bainuak edo lohia oso garrantzitsuak dira, haien gorputzaren tenperatura freskatzeko eta erregulatzeko.
- Basurdea ugaztunik zaharrenetakoa da, eta duela 10 milioi urte baino gehiagoko erregistro fosilak ditu.
- Basurdea kirol-ehizako presa ezaguna da munduko leku askotan. Basurdea arkuarekin, erriflearekin edo ehiza-txakurrekin ehizatu daiteke.
- Azken urteetan basurdeen gizakienganako hurbiltasuna handitu da, hondartzetan eta herri inguruetan ikusi izan direlarik arratsaldeko azken orduetan janari bila.
Gehiago jakiteko: aldatu
https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/sus-scrofa
https://www.ikasbil.eus/eu/artikuloaren-fitxa?articleId=16173615