Thymus
Thymus Lamiaceae familiako landare-genero bat da, 350 espeziez osatua. Gehienak belar aromatikoak dira, hala nola ezkaia eta sarpoila. Europako, Ipar Afrikako eta Asiako eskualde epeletakoak dira, jatorriz.
Thymus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Subfamilia | Nepetoideae |
Generoa | Thymus Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | plant as food (en) |
Espezie batzuk, batez ere Thymus vulgaris (ezkaia), kultibatu egiten dira ongailutarako eta landare apaingarri gisa.
Ezaugarriak
aldatuLandare bizikorrak dira, belarkarak ia guztiak, eta 40 cm-rainoko altuerakoak. Zurtoinak zurezkoak eta finak izaten dira. Espezie ia guztien hostoak iraunkorrak dira, aurkako bikotetan antolatuak zurtoinean zehar; obalatuak eta osoak dira, 4 eta 20 mm artekoak, eta aromatikoak izaten dira. Loreak horiak, zuriak edo purpurak izaten dira.
Espezie batzuk
aldatu- Thymus adamovicii
- Thymus bracteosus
- Thymus broussonetii
- Thymus caespititius
- Thymus camphoratus
- Thymus capitatus
- Thymus capitellatus
- Thymus carnosus
- Thymus cephalotus
- Thymus cherlerioides
- Thymus ciliatus
- Thymus cilicicus
- Thymus cimicinus
- Thymus comosus
- Thymus comptus
- Thymus doerfleri
- Thymus glabrescens
- Thymus herba-barona
- Thymus hirsutus
- Thymus hyemalis
- Thymus integer
- Thymus lanuginosus
- Thymus leucotrichus
- Thymus longicaulis
- Thymus longiflorus
- Thymus maroccanus
- Thymus mastichina
- Thymus mastigophorus
- Thymus membranaceus
- Thymus montanus
- Thymus moroderi
- Thymus nummularis
- Thymus odoratissimus
- Thymus pallasianus
- Thymus pannonicus
- Thymus piperella
- Thymus praecox
- Thymus pseudolanuginosus
- Thymus pulegioides
- Thymus quinquecostatus
- Thymus richardii
- Thymus serpyllum
- Thymus striatus
- Thymus thracicus
- Thymus villosus
- Thymus vulgaris
- Thymus zygis