👶
Jaiotza
1947ko uztailaren 1a
Donostia
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Arantxa Urretabizkaia

Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa 1947ko uztailaren 1ean) egun Hondarribian bizi da. Euskal idazle eta kazetaria da, olerkigintzan eta gidoigintzan ere lanak egin dituena. Horrekin batera, aktore gisa aritu zen Segoviako ihesa filmean.

Bizitza aldatu

Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen, baina hiru urte zituenean, Egia auzora joan zen bizitzera. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi zen eta hamaseirekin, berriz, erizaina izateko ikasten hasi zen. Horrez gain, historian lizentziatu zen Bartzelonan1975an.

Euskaltzaindari izendatu zuten 1984an.

 
Arantxa Urretabizkaia

Familian hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen.

Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon  saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Ricardo Arregirekin batera.

Xabier Elorriaga aktorearekin ezkonduta dago eta seme bat daukate.

Lanak aldatu

Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco, Deia  eta El mundon ere aritu da.

Sariak aldatu

Arantxa Urretabizkaiak hainbat sari irabazi ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Arantxa Urretabizkaia. 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).