Zabalik
Zabalik informazio orokorreko astekari euskalduna izan zen, Vocento taldeak argitaratua. Lehenengo alea. Nerea Azurmendi izan zen komunikabide berri honen zuzendaria
Zabalik | |
---|---|
Mota | Aisialdia |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskera |
Argitaratze lekua | Donostia |
Formatua | Hasieran egunkari batekoa, 2005etik aurrera txikiagoa |
Kolorea | Kolore askotakoa. |
Argitaletxea | Vocento |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Bizkaia Gipuzkoa |
Maiztasuna | Astero |
Salneurria | 1,15 Euro. 0,35 Euro egunkariarekin erosiz gero. |
Historia | |
Zuzendaria | Nerea Azurmendi |
www.zabalik.com |
Hartutako formatoa lehengo Eguna edo Hemen astekarien antzekoa zen, euskara hutsezko egunkaria formatuan baina astekako maiztasunean. Hasieratik "Zabalik" astekariak zinema, musika eta aisialdi gaiak batez ere jorratu zituen, asteburuari oso lotuta baitzegoen. Politika, ekonomia eta nazioarteko gaiak momentu puntualetan agertzen ziren. Gizartearen inguruko gaiak gehiago landu ziren, Iñaki Perurena edo Alex Ubago bezalako jende ezagunei entrebistak eginez adibidez.[1] 2002an errotatibak ematen zituen aukerez baliatuta kolorez hornitu zen "Zabalik".
2005etik aurrera, solte banatzeaz aparte, Vocento hasi zen Diario Vasco eta El Correo egunkariekin bat banatzen, 0,35 zentimoetako gainprezioan. Harpidetza eginez gero, 1'15 eurotan saltzen zen.[2] Urtarrilaren 20tik aurrera izan zen horrela, gainera formatu txikiago batean, aldizkarikoa eta orrialde gehiagorekin. Banaketa eguna ere aldatu zuten ostiraletik ostegunera.[3]
2005 urtearen amaieran, arazo ekonomikoak tarteko, aldizkaria editatzeari utzi zioten.