Txantiloi:2012-19 Nabarmendutakoa

Imanol Larzabal Goñi, ezagunagoa Imanol ponte izen soilaz, (Donostia, 1947ko azaroaren 11 - Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a) euskal kantaria izan zen. 1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa izengoiti batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Iparraldera ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia, Elisa Serna, Georges Moustaki... Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete, Juan Mari Lekuona besteak beste. Gaztelaniazko testuak ere musikatu eta interpretatu zituen.