Twilight Zone: The Movie

Twilight Zone: The Movie (euskaraz Ilunabar Aldea) 1983ko John Landis, Steven Spielberg, Joe Dante eta George Miller zinema zuzendariek zuzendutako fantasia, zientzia-fikzioa eta beldurrezko antologia film bat da. The Twilight Zone (Ilunabar Aldea) telesaila ospetsuan oinarritua dago. Dan Aykroyd, Albert Brooks, Scatman Crothers, John Lithgow, Vic Morrow eta Kathleen Quinlan aktoreek antzeztu zuten.

Twilight Zone: The Movie
Jatorria
Argitaratze-data1983
IzenburuaTwilight Zone: The Movie
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
alemana
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma, film dramatikoa, time-travel film (en) Itzuli eta anthology film (en) Itzuli
Iraupena101 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaIlunabar Aldea
Grabazio lekua(k)Los Angeles eta Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joe Dante
Steven Spielberg
John Landis
George Miller



Gidoigilea(k)Richard Matheson
Melissa Mathison
John Landis
Jerome Bixby (en) Itzuli
George Clayton Johnson



[[Kategoria:Jerome Bixby (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSteven Spielberg
Frank Marshall
Kathleen Kennedy


Konpainia ekoizleaWarner Bros.
EdizioaMalcolm Campbell
Bestelako lanak
MusikagileaJerrald Goldsmith
Argazki-zuzendariaAllen Daviau
John Hora (en) Itzuli
Stevan Larner (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia
Argumentu nagusiaHegazkintza eta Denbora bidaia

IMDB: tt0086491 Filmaffinity: 560158 Allocine: 30798 Rottentomatoes: m/twilight_zone_the_movie Mojo: twilightzone Allmovie: v51331 TCM: 94142 Metacritic: movie/twilight-zone-the-movie TV.com: movies/twilight-zone-the-movie Netlix: 70076246Edit the value on Wikidata

Zuzendariak eta atalak

aldatu

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sarrera

aldatu

Sarrerako eszenan 1970eko hamarkadan gauez eta AEBetako eskualdeko errepide batetik doan auto bateko bi gizon agertzen dira, autoaren gidaria (Albert Brooks) eta berarekin batera doan bidaiaria (Dan Aykroyd). Bi gizonak Creedence Clearwater Revival rock musika taldearen The Midnight Special abestia elkarrekin abestuz doaz, baina kasette zaharra apurtu eta musikarik gabe geldituko dira. Orduan, gau osoko auto bidaian ez aspertzeko, denborapasa gisa iraganeko telebista saioen doinuak abestuz bakarrik beren izenburuak asmatzeko jokora jolastea bururatuko zaie.

Ondoren, bi gizonen arteko solasaldia biek gogoko duten Ilunabar Aldea telesaila eta gehien txunditu zituzten atalak aipatzera igaroko da. Albert Brooks gidariak Burgess Meredith aktorea aipatuko du, jatorriko telesailean atalen sarrerako hitzaurrea esan ohi zuen narratzailea. Halako batean, eta bi gizonak telesailaz eta sortarazten zien beldurrari buruz hitz eta pitz ari direla, bidaiariak gidariari ustekabeko galdera egingo dio:

« "Nahi al duzu benetan beldugarria den zerbait ikusi?" »

Adi-adi eta jakinminez dagoen gidariak baietz esango dio. Orduan, bidaiariak burua lehiatilaruntz biratu eta suspensezko une baten ondoren, burua berriz ere gidariruntz biratu eta bere ezkutuko benetazko aurpegia erakutsiko dio.... mustruo izugarriarena!

Eszena gau ilunaren erdian errepide bazterrean geldirik dagoen autoaren kanpoaldeko ikuspegia eta mustruoa erasotzen ari zaion gidariaren garraxiez amaitzen da.

Ondoren, narratzaileak honakoa dio:

« "Ate hau irudimenarekin irekitzen da. Beste aldean dimentsio berri bat dago, soinuen, irudien eta adimenaren dimentsioa. Itzal, sustantzia, ideia eta gauzen dimentsio batera hurbiltzen ari zara. Dimentsio ezezagunera sartu berriak zarete." »

1. atala: "Denboraz Kanpo"

aldatu
« "William Connor jauna ezagutzera zoazte, bere barnean zor nazionala baino handiagoa den erresumina duen tipoa. Gizon ozpindua da, bakartia, beste batzuk lortu eta berak inoiz lortzen ez dituen aurkeren zain egoteaz zeharo aspertua. William Connor jauna, bere gorroto itsuak dimentsio ezezagunaren txokorik ilunenera eramango duena." »

Bill Connor (Vic Morrow) lana amaitu ondoren bere lankideekin batera taberna batera tragoxka batzuk hartzera doa. Zurrutean ari direla, bere ohiko haserrealdian, zenbat lan egin duen eta nola lanpostuz igo ez duten aipatuko die. Bere lekuan judu bat lanpostuz igo omen dute, eta orduan, amorruaren-amorruz, judu, beltz eta asiatarren aurkako aipamenak esaten hasiko da. Bere lankideak Bill lasaitzen saiatuko dira, baina berak bere berearekin jarraituko du. Horrela ari dela, haiengandik hurbil eseriak dauden arraza beltzeko gizon talde baten harreta bereganatuko du, entzundako aipamen arrazisteekiko gaitzespena erakutsiko diote.

Bill bakar-bakarrik eta guztiz suminduta tabernatik aterako da. Behin kalean dela, tabernako aparkalekua topatu beharrean, Bigarren Mundu Gerra garaiko Vichyren Frantzian dagoela ohartuko da. Kale zainketan ari diren SSko bi poliziek Bill ikusi eta judutzat joko dute, hortaz Billek haiengandik ihesi atera beharko du. Hirian barna lasterka ibili ondoren, Bill landa eremu batera iritsiko da. Orduan, 1950eko hamarkadako Hegoaldeko Estatu Batuetako landa eremu batean dela jabetuko da, Ku Klux Klaneko kide batzuk Bill ikusi eta gizon beltzatzat jo eta hiltzen saiatuko dira, hortaz guztiz beldurtua eta nahastua dagoen Billek bera gizon zuria dela esango die, baina haiek jarrera erasokor berberarekin jarraitzen udtenez, Billek bigarrengo aldiz ihesi atera beharko du. Ihesi doala, berriz ere denboran barna bidaiatu eta Vietnamgo Gerraren erdian azalduko da. Han Billy vietnamdar bat da, eta AEBtako Armadaren bonben leherketetatik ozta-ozta bizirik ateratzea lortuko du. Azkenik, Vichyren Frantziara itzuli da. Bertan, SSko poliziak Bill atzeman eta itxuraz inork erreskatatuko ez duen tren batean sartuko dute. Trenaren barnean doala, lehiatilatik garraxika hasiko da, baina alferrik, trenak bere bidaiarekin jarraitu eta ziur aski kontzentrazio-esparru bat helmuga izanik.

2. atala: "Ostikatu Potoa"

aldatu
« "Itxaropenik ez den tokian bizirik ez dagoela esan ohi da. Adibide egokiena, Sunnyvale atsedenetxeko biztanleak dira, bertan itxaropena oroipen bat besterik ez da. Baina itxaropena Sunnyvalera iritsi berria da, bere poto distiratsuan magia gorderik daraman agure baikor baten tankeran." »

3. atala: "Bizitza Ona Da"

aldatu
« "Iragaite aldian dagoen emakume baten erretratua - Heelen Foley, 27 urte. Ogibidez: eskolako andereinoa. Gaur arte bere bizitza erabateko monotonian eta zerbait ezberdina gertatzeko zain egon da. Helen Foleyk oraindik jakin ez arren, bere itxaronaldia amaitu berri da." »

4. atala: "Amesgaiztoa 20.000 Oinetara"

aldatu
« "Ikusten ari zaretena amesgaizto beldurgarri baten amaiera izan zitekeen. Ez da horrela, hasiera da. Valentine jauna aurkezten dizuet, hegazkin bidaiaria. Helmuga: Dimentsio ezezaguna." »

Amaiera

aldatu

Laugarren atalaren bukaren filmaren amaierako eszenarekin lotzen da.

John Lithgow aktoreak antzeztutako pertsonaia eroetxera daraman anbulantzia batean doa. Anbulantziaren gidariak sirena itzaldu eta Creedence Clearwater Revival rock musika taldearen Midnight Special abestia entzungai jarriko du. Orduan gidariak burua atzeruntz biratu eta sarrerako eszenan Dan Aykroyd aktoreak antzezten duen pertsonaia dela agertuko da, honakoa esanez:

« - "Hortaz, hor goian beldur handia pasatu al duzu, ala?"
- "Oi, bai" -dio Valentinek.
- "Nahi al duzu benetan beldugarria den zerbait ikusi?"
»

Orduan Ilunabar Aldea telesailaren doinu klasikoa entzuten da. Filma izarrez beteriko gau baten ikuspegiaz eta Ilunabar Aldea telesailaren lehenengo denboraldiko atal bakoitzaren sarreran entzuten den Rod Serling sarrerara aditzen da:

« ""Bosgarren dimentsio bat bada, gizonak ezagutzen duenatik haratago. Argia eta itzalen artean zabaltzen da, zientzia eta siniskerien artean, gizonaren beldurren amildegia eta ezagutzaren harpearen artean. Irudimenaren dimentsioa da. Dimentsio ezezagun bat." »

Aktoreak

aldatu

Sarrera

aldatu

1. atala: "Denboraz Kanpo"

aldatu

2. atala: "Ostikatu Potoa"

aldatu

  • Laura Mooney – Dempsey andre gaztea
  • Christopher Eisenmann – Mute jaun gaztea
  • Richard Swingler – Gray Panther jauna
  • Alan Haufrect – Conroy jaunaren semea
  • Cheryl Socher – Conroy jaunaren erraina
  • Elsa Raven – 2. erizaina

3. atala: "Bizitza Ona Da"

aldatu

4. atala: "Amesgaiztoa 20.000 Oinetara"

aldatu

  • Margaret Wheeler – Emakume adindua
  • Eduard Franz – Gizon adindua
  • Margaret Fitzgerald – Neska gaztea
  • Jeffrey Weissman – Gizon gaztea
  • Jeffrey Lampert, Frank Toth eta Carol Serling – Mekanikariak

Kanpo estekak

aldatu