Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)

Ilunabar Aldea[1] (ingelesez: The Twilight Zone) AEBtako zientzia-fikzio, fantasia eta suspensezko telesail bat da. 1959ko urriaren 2tik 1964ko ekainaren 19ra CBS katean aireratu zen. Denera 156 atal izan zituen eta 5 denboraldiz aireratu zen.

 Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Rod Serling
IzenburuaThe Twilight Zone
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua5
Atalak156
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaKrepuskulu
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasy television series (en) Itzuli, zientzia-fikzioa, telesail antologikoa eta beldurrezko telesaila
Koloreazuri-beltzekoa
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBuck Houghton (en) Itzuli
[[Kategoria:Buck Houghton (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaRod Serling
Bestelako lanak
MusikagileaBernard Herrmann
Jerrald Goldsmith
Leonard Rosenman
Franz Waxman (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1959ko urriaren 2a
Amaiera-data1964ko ekainaren 19a
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

cbs.com…
IMDB: tt0052520 Filmaffinity: 333734 Allocine: 382 Rottentomatoes: tv/the_twilight_zone Metacritic: tv/the-twilight-zone TV.com: shows/the-twilight-zone Edit the value on Wikidata

Telesaila estreinatu zen garaian berehalako eta sekulako arrakasta izan zuen eta ikusle andana bildu ohi zuen telebistaren inguruan. Arrakasta honi esker jatorrizko zuri-beltzeko telesaila klasiko honetaz gain, gerora telesailaren bertsio modernizatu berriak aireratu izan dira, bakoitza aireratua izan zen garaiko gizarteari egokitua, Ilunabar Aldea (1985eko telesaila) eta Ilunabar Aldea (2002eko telesaila), bai eta zinemarako Twilight Zone: The Movie (1983) filma eta telebistarako Twilight Zone: Rod Serling's Lost Classics (1994) telefilma ere.

Sarrerako eta amaierako musikaren doinu edo gitarra riffa telesailaren ikur bilakatu zen, hura entzutearekin bakarrik jendeak telesail honekin lotzen baitu, ondorioz telesaila honetan nahiz hurrengo bertsioetan erabilia izan da.

Euskal Herrian bai ETB1ean euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz aireratu izan da.

Telesaila

aldatu

Ilunabar Aldea telesailak zientzia-fikziozko literatura generoko idazle prestigiotsu askoren gidoiak izan zituen, tartean Charles Beaumont, Richard Matheson, Jerry Sohl, George Clayton Johnson, Earl Hamner Jr., Reginald Rose eta Ray Bradbury. Atal asko Ambrose Bierce, Lewis Padgett, Jerome Bixby eta Damon Knight idazleen idazlanen egokitzapena izan ziren.

Telesail honetako atalak zuzendu zituzten zinemagileen artean honakoak daude: Abner Biberman, Richard Donner, Robert Florey, Mitchell Leisen, Robert Parrish, Ted Post, Stuart Rosenberg, Richard C. Sarafian eta Don Siegel.

Atal asko Hollywoodeko aktore ospetsuek antzeztu zituzten, adibidez: Dana Andrews, Martin Balsam, Charles Bronson, John Dehner, Andy Devine, Dan Duryea, Robert Duvall, Peter Falk, Anne Francis, Dennis Hopper, Buster Keaton, Jack Klugman, Martin Landau, Ida Lupino, Lee Marvin, Kevin McCarthy, Burgess Meredith, Vera Miles, Elizabeth Montgomery, Agnes Moorehead, Leonard Nimoy, Warren Oates, Donald Pleasence, Robert Redford, Burt Reynolds, Cliff Robertson, Mickey Rooney, Telly Savalas, William Shatner, Inger Stevens, Rod Taylor, Lee Van Cleef, Jack Warden, James Whitmore, Dick York eta Gig Young.

Rod Serling bera atal guztien sarrerako narratzailea izateaz gain, saioaren hasieran ere agertzen zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu