Tupac Amaru I.a

Tupac Amaru» orritik birbideratua)

Tupac Amaru[1] (kitxuaz: Tupaq Amaru; 15451572ko irailaren 24a) Inka Inperioko azken lider natiboa izan zen Perun. Manco Inka Yupanquiren semea zena (Manco Capac II.a bezala ere ezagutua), apaiza eta bere aitaren gorpuaren zaindari bilakatu zuten.

Tupac Amaru I.a

Bizitza
JaiotzaVilcabamba, 1545
HeriotzaCusco1572ko irailaren 24a (26/27 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaManco Inka
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkitxua
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Tronura igoera aldatu

1530eko hamarkadan Espainiarren Inka Inperioaren konkistaren ondorioz, familia errealeko kide batzuk estatu independente txiki bat sortu zuten Vilcabambatik gertu, Goi Amazonako leku helezin baten Cuscoko ipar-ekialdean. Estatu berri honen sortzailea Manco Inka Yupanqui zen (Manco Capac II.a), hasiera batean espainiarrekin aliatu zena eta ondoren beraien aurka gerra galdu zuena Vilcabambara joan aurretik 1540an. 1544ko espainiarren erasoaren Manco Inka Yupanqui hil zuten eta bere seme Sayri Tupacek Sapa Inca titulua aldarrikatu zuen (enperadorea, literalki "Inka bakarra"). Espainiar agintariak 1558an onartu ondoren eta Cuscora bizitzera joan ondoren, 1561ean hil zen (pozoituta agian). Titu Cusi bere anaiak aldarrikatu zuen titulua Vilcabamban, baina hau 1571n hil zen. Tupac Amaru, aurreko bi enperadoreen beste anai batek jaso zuen enperadore titulua azkenik Vilcabamban.

Azken gerra espainiarren aurka aldatu

Momentu hartan espainiarrek ez zekiten Sapa Inkaren (Capac) heriotzari buruz ezer eta bi enbaxadore bidali zituzten Titu Cusirekin negoziaketarekin jarraitzeko. Inkak kapitain batek biak hil zituen mugatik gertu.

"Enbaxadoreei dagozkien nazioarteko legeak bortxatu eta apurtu" zituztenaren aitzakiarekin, erregeorde berriak, Francisco de Toledok, Vilcabamba erasotzea erabaki zuen. 1572ko apirilaren 14an gerra deklaratu zuen. Bi asteren buruan espainiar soldaduz osaturiko talde txiki batek garrantzi handiko zubi bat kontrolpean hartu zuten, eta hemen elkartu zituen gainontzeko armadako soldadu guztiak.

Ekainaren 1ean iritsi zen gerra Vilcabambara. Inkek gogor eraso zuten naiz eta eskas armaturik egon. Behin eta berriro, espainiarrek eta beraien aliatu natiboek egindako setioa apurtzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Ekainaren 23an Huayna Pucará fortea espainiarren artilleriaren sura errenditu ziren. Inken armadak azken hiri hau bertan behera utzi eta oihanean sartu ziren berriz elkartzeko asmoarekin. Ekainaren 24an espainiarrak Vilcabamban sartu ziren, hau hutsik aurkituz eta Sapa Inkaren arrastorik ez zegoelarik. Hiria guztiz suntsiturik zegoen eta Inka Inperioa zena, ofizialki existitzeari utzi zion egun hartan.

Ihesa aldatu

Tupac Amaruk aurreko egunean ihes egin zuen 100 bat pertsonaz osaturiko taldearekin, oihanera. Talde honen barruan armadako jeneralak eta familia kideak zeuden. Ondoren talde txikiagoetan banatu ziren harrapaketatik ihes egiteko asmoarekin.

Tupac Amaruren ihes erritmoa oso motela zen, bere emaztea haurduna erditzeko zorian baitzegoen.

Espainiarrek 40 pertsonaz osaturiko talde bat bidali zuten haien atzetik. Gau batean, kanpamentu bateko sua ikusi eta hara hurbiltzean Sapa Inka Tupac Amaru eta bere emaztea aurkitu zuten bata bestearekin beroa mantendu nahian. Inongo minik egingo ez zietela zin egin ondoren Tupac Amaru atxilotu zuten.

Atxilotuak Vilcabambako hondakinetara eraman zituzten elkarrekin, eta ondoren irailaren 21ean Cuscora. Garaileek Manco Capac eta Titu Cusiren hondakin momifikatuak ere eraman zituzten beraiekin, hala nola Punchao urrezko estatua, Inken leinuaren irudikapena zena eta hildako Inken bihotzen hondakinak gordetzen zituena barnean. Osagai sakratu hauek ondoren suntsitu egin zituzten.

Exekuzioa aldatu

Harrapatutako bost inka jeneralek auzia izan zuten eta urkan hiltzera zigortu zituzten. Asko aurretik hil ziren torturaturik ala gaixotuta.

Sapa Incaren epaia egun batzuk beranduago hasi zen. Tupac Amaruri Vilcabambako apaiza hiltzea leporatu zioten, ziur asko egin ez zuen arren. Tupac Amaru burua moztuta hiltzera zigortu zuten. Idatzia dago hainbat elizgizon katolikok, Tupac Amaruren errugabetasunaz konbentzituta, sententzia ez burutzeko erregutu zutela, belaunetan ere, eta Inka Espainiara bidal zezaten eskatu zuten bertan epaitua izan zedin.

Exekuzioaren egunean, Cuzcoko plazan 10.000 eta 15.000 pertsona elkartu zirela esaten da. Tupac Amaru urkamendira igo zen eta plazan zeuden milaka indioak garrasi baten hasi ziren, beraien jauna hil behar zutelako. Tupac Amaru azken erregea preso harturik, espainiarrek Cuscoko plazan hil zuten bere emazte, haur eta hurbileneko laguntzaileekin batera 1572ko irailaren 24an.[2]

Baltasar de Ocampa eta frai Gabriel de Oviedok kontatu zuten bezala, exekuzioaren aurretik, Inkak besoa altxa zuen jendea isilaraziz, eta bere azken hitzak honakoak izan ziren:

« Ccollanan Pachacamac ricuy auccacunac yahuarniy hichascancuta.
Ama Lurra, izan lekuko nola nire etsaiek nire odola isurtzen duten
»


Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tupac Amaru I.a  

Erreferentziak aldatu