Tularemia
Tularemia gaixotasun infekziosoa da, zoonosia dena, Francisella tularensis bakterioak eragindakoa. Bere etiologia eta sintomatologia izurri bubonikoarenarekin alderatua izan da, nahiz eta bere pronostikoa azken hau bezain larria ez izan.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tularemia | |
---|---|
Tularemiak eskuan eragindako traumatismo bat | |
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, Zoonosia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Francisella tularensis |
Sintoma(k) | sukarra, pozoitzea, buruko mina, anorexia, Negela, enantema, linfadenitisa, esplenomegalia, hepatomegalia, Ondoeza, goragalea, oka, Sudurreko odoljarioa, ultzera, bubo (en) , pneumonia, Pleuresia, trakeitisa, bronkitisa, beherakoa, tripako mina, eztarriko mina linfagitisa |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, vector-borne transmission (en) , ukitzeen bidezko kutsapen fecal–oral route (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, kultibo mikrobiologiko, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa, Tularin (en) agglutination test (en) |
Honen izena darama | Tulare konderria |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Estreptomizina, Ziprofloxazino, doxiziklina eta Tetraziklina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A21 |
GNS-9-MK | 021 |
GNS-10 | A21 |
GNS-9 | 021 |
DiseasesDB | 13454 |
MedlinePlus | 000856 |
eMedicine | med/2326 emerg/591 ped/2327 |
MeSH | D014406D014406 |
Disease Ontology ID | DOID:2123 |
Gaitzak animalia marraskariak, untxiak eta erbiak jotzen ditu, batik bat. Animalia horiek gizakia kutsatzen dute, hainbat kasutan akaroak eta intsektuak (kaparrak, euliak...) gaitzaren bektoreak izanik.
Ipar Amerikan, Asian eta Europan endemikoa da, eta animaliekin harremanetan daudenak (ehiztariak, baserritarrak, sukaldariak...) dira arrisku-taldeak gaixotasuna harrapatzeko.
Aitortu beharreko gaixotasuna da. 2016an kasu bakarra jakinarazi zen EAEn [1]
Etiologia
aldatuFrancisella tularensis bakterioa kokobazilo Gram negatiboa eta aerobio hertsia da. Birulentzia handiko mikrobioa da, dosi txikietan infektatzen duena. Arratoiak, saguak, katagorriak, untxiak eta erbiak infektatu ohi ditu, hilkortasun handia eraginez.
Transmisioa
aldatuTularemia modu askotan transmititu daiteke animaliengandik gizakiarengana:
- kontaktu zuzenaren bidez: ehiztari, baserritar edo harakin batek infektatutako animaliak manipulatzen dituenean. Azaleko zauriak izan ohi dira bakterio patogenoaren sarbideak.
- bektore baten bidez: hainbat artropodok (euliak, kaparrak...) gaitzaren bektoreak dira. Ziztada egiterakoan garraiatzen dituzte bakterio patogenoak infektaturiko animaliengandik gizakiarengana
- inhalazioaren bidez
- kutsatutako animaliak jaterakoan (haragia ez bada aski kozinatzen janari-infekzioa gerta daiteke)
Tularemia ez da pertsonen artean kutsatzen
Sintomatologia
aldatuGaitzaren inkubazio epea 1-14 egunetakoa da (nahiz eta kasu gehienetan 3-5 egunetakoa izan)
Tularemiaren sintomak oso lotuak daude mikrobio patogenoaren sarbidearekin (azalekoa, digestiboa, begietakoa, arnas bidekoa...)
Zauri baten bidez sartzen denean, mikrobioak tularemia ultzeroglandularra eragiten du: sarbidearen tokian ultzera bat agertu eta inguruko nodulu linfatikoak handitzen dira. Sukarra, buruko mina eta ahulezia gaitzaren beste sintoma batzuk dira.
Bakterio patogenoa inhalazioaren bidez sartzen denean pneumonia bat ager daiteke.
Diagnostikoa
aldatuSintomatologiak ez du asko laguntzen tularemiaren diagnostikoan, zantzu fisikoak (sukarra, buruko mina, ahulezia...) oso orokorrak direlako. Hemokultiboak (bakterio eragilea identifikatzeko) eta froga serologikoak (bakterioaren aurkako antigorputzak antzemateko) dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren tresnak
Tratamendua
aldatuEstreptomizina da aukerako antibiotikoa tularemia tratatzeko. Tetraziklina eta kloranfenikola ere erabili ohi dira.
Ikerketa ugari garatu arren, ez da oraindik txerto eraginkorrik aurkitu gaitza prebenitzeko
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gaixotasun kutsakorren zainketa euskadi.eus, Osasun-saila