Espazio-anezka

Transbordadore» orritik birbideratua)

Espazio-anezka[1][2][3] espazio edo kosmoseko bi punturen arteko aldizkako garraioa helburu duen espazio-ontzia da; oro har, bi espazio-estazioen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen espazio-egoitzaren arteko joan-etorriak egiteko. AEBek eraiki zituen lehen aldiz, 1980ko hamarkadan lanean hasi ziren, nahiz eta lehen orbitaratzea 1981eko apirilaren 12an burutu zen Columbia anezkekin. Berrerabilgarriak direnez, oro har, misio anitz bete ahal izateko deseinatzen dira; beraz, garraio-misioez gain, beste zenbait ere egiten dituzte, hala nola aldi baterako espazio-egoitza lana egin, astronauta edo gauzakien berreskuratzea, matxuraturik dauden sateliteak konpontzea...

Espazio-anezka
STS120LaunchHiRes.jpg
Discovery transbordadorea STS-120 misioaren hasieran aireratzeko unean.
ErakundeaNASA
Misio motaGiza eskifaiaren aireratze, orbitatze eta lurrartze sistema berrerabilgarria
Jaurtiketa data1981eko apirilaren 12a
Jaurtiketa kopurua:
135 aldiz
Arrakastaz: 133.
Porrotaz: 2. Challengerren istripua; Columbiaren lurrartzearen akatsa
Azken misioa: 2011ko uztailaren 21a
Jaurtiketa lekuaLC-39, Kennedy Espazio Gunea, SLC-6, Vandenberg AFB (erabili gabea)
Masa2.030 tona
Ezaugarriak
EgoeraErretiratua
Garaiera56,1 metro
Diametroa8,69 metro
Karga nabarmenakNazioarteko Espazio Estazioaren osagaiak
Hubble espazio teleskopioa
Galileo
Magellan

Orain arte eraiki diren anezka guztiak planeta eta egoitza-arteko garraio lanetarako eraiki dira, eta, horretarako, ahokatze-sistema bat dute, baita hegazkin baten antzeko lur hartzeko hegalak ere.

SESBek ere izan zuen anezka-programa bat, baina espazioratze bakarra burutu ahal izan zuten, Buran anezkarekin, Sobietar Batasuna desagertu eta dirurik gabe geratu ziren artean.

EzaugarriakAldatu

 
Anezka-jaurtiketako tenperatura-diagrama (Mach 2,46 abiaduran eta 20.000 metroko garaieran).

Espazio-anezkek marruskadura eta bero handia jasan behar izaten dute espaziotik jaitsi eta eguratsean sartzen diren aldi oro. Hamar bat minutuz edo, 1.650 °C-ko tenperatura jasaten dute. Beraz, bertan desegin ez daitezen, ondo babestuta egoten dira.

Anezkek bi motako materiala izaten dute. Marruskadura gehien jasaten duten guneak, ontziaren eta hegoen muturrak, ikazkaiarekin sendotutako erretxinaz babestuak egoten dira. Material hori silizio karburozko geruza batek estaltzen du, eta gai da desegin gabe 1.650 °C jasateko.

Itxura oso bestelakoa izan arren, anezkak ez dira batere asmakari berria. NASAk 1980an egin zituen behin eta berriz erabil zitezkeen ontziak, eta, orduan, iraultza handia izan baziren ere, asmoa harago joatea zen.

Gainontzeko zatiek hori baino tenperatura txikiagoak jasaten dituzte eta silizio-zuntzez egindako plakekin estaltzen dira. Plakak material zeramikoen gisan sintetizatzen dira eta beroa barreiatzeko gaitasun ikaragarria dute; pentsa, labetik gori-gori atera eta segundo batera eskuetan har daitezke. Baina, aldi berean, oso porotsuak dira eta ez dute pisu handirik izaten. Beraz, espazioan erabiltzeko oso egokiak dira.

Azkeneko urteetan boroa gehituta material hobeak sintetizatu dira, eta anezken gune jakin batzuetan siliziozko plaken ordez horiek erabili dira, baina, oro har, oraindik siliziozko plakak erabiltzen dira ontzien gorputza babesteko.

Plakak sendoenetakoak dira, ikazkaiarekin sendotutako erretxinazkoak, alegia.

Alde on eta txarrakAldatu

 
Anezkan estatubatuarrek daramaten kanadar beso robotikoa.

OnurakAldatu

Espazio ontzi hauek gestio egokiarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohain nagusia. Misio anitzetan erabili ahal izateko ahalmenak paregabeko egiten ditu bereziki kapsula espazial mugatuekin alderatzen baditugu.

Alde txarrakAldatu

Mantentze zail eta garestia izan ohi dute aparatu hauek bereziki atmosferan sartu eta irtete maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki lazgarriak baitira oso. Mantentze egokirik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia estatubatuar anezken kasuan bezala, istripu larriak gerta litezke.

Historian izan diren espazio anezkakAldatu

 
Espazio-anezka bat Lurraren orbitan atexkak irekirik.

Ondoren historian eraiki diren espazio-anezken zerrenda kronologikoki antolatua:

  • Enterprise (AEB) 1977an probetarako erabili zen, ez zen sekula orbitaratu.
  • Pathfinder (AEB) tamaina errealeko maketa probetarako eraikia.
  • Columbia (AEB) 1981eko apirilaren 12an lehenengoz erabilia, 2003ko otsailaren 1ean istripu batean suntsitu zen, eta barnean zeramatzan 7 astronautak hil ziren.
  • Challenger (AEB) 1983ko apirilaren 4an lehenengoz erabilia, 1986ko urtarrilaren 28an istripu batean suntsitu zen, eta barnean zeramatzan 7 astronautak hil ziren.
  • Discovery (AEB) 1984ko abuztuaren 30ean lehenengoz erabilia.
  • Atlantis (AEB) 1985ko urriaren 3an lehenengoz erabilia.
  • Buran (SESB) 1988ko azaroaren 15ean orbitaratu zen, eskifaiarik gabe automatikoki lur hartu zuen, ez da gehiago erabili.
  • Ptitxka (SESB) eraikia izan bazen ere, saiatzen ari zirela, anezka-programa bertan behera geratu zen.
  • Endeavour (AEB) 1992ko maiatzaren 7an lehenengoz erabilia.

Horietaz gain izan dira zenbait egitasmo:

ErreferentziakAldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «transbordador» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. «erabili.eus/ Anezka» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo-estekakAldatu