Giroskopio
Giroskopioa (grezieraz, "skopeein = ikusi" eta "gyros = jiratu") Léon Foucault frantses zientzialariak 1852an, Lurraren errotazio mugimendua frogatzeko ahaleginetan ari zela, asmatu zuen tresna da. Bizkor biratzen den gurpil batez, eta gurpil hori edozein norabidetarantz mugitzeko eta edozein ardatzen inguruan biratzeko aske uzten duen egitura batez osatuta dago. Foucaultek frogatu zuen giroskopioak norabideari eusten ziola, Lurraren errotazioaren eraginez aldaketarik izan gabe. Ezaugarri nagusia hori du, beraz, gurpilak mugimendua bere horretan gordetzen duela, egitura okertzen bada ere. Horren ondorioz, oso erabilgarria da norabideak zuzen irautea beharrezkoa duten tresna askotarako, hala nola iparrorratz, hegazkinetako eta itsasontzietako pilotu automatiko, gerrako jaurtigailu eta abarretarako.
Giroskopio | |
---|---|
gailua eta Neurgailua | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Léon Foucault |
Ekoizpen-lekua | Paris |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |