Toroko aketza
Toroko aketza Toro hirian (Zamora, Espainia) dagoen eskultura eta idolo zoomorfo bat da, aketz zeltiberikoen multzoko ale bat, K.a. garai zeltiberiarreko monumentu bat. Granitozkoa da, Ávila eskualdeko harria, jatorriz.
Toroko aketza | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Kultura | Betoia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Granitoa |
Dimentsioak | 95 (![]() ![]() ![]() |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Zamorako probintzia |
Udalerria | Toro |
Koordenatuak | 41°31′10″N 5°23′30″W / 41.519403°N 5.39165°W |
![]() | |
Zezen edo aketz, identifikatzen zaila den arren aberea, litekeena da hiriaren gaztelerazko izena idolo honi lotua izatea. Leongo erresumako lehen erregeak, Alfontso III.ak, hiria musulmanei hartu zielarik 10. mendean, konkistatzaileek hirian ikusi zuten gauzarik adierazgarriena zezen-idoloa izan omen zen eta ordua eman zioten tokiari Toro izena[1].
Urte luzez Toroko sarrera batean egon zen, Santa Catalinaren atearen aurrean, baina 2018. urtetik, garbitua eta oinarri berrien gainean ezarria, Toroko Alkazarraren aurrean dago kokatua[2].
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2017-02-01). «El Verraco de Toro (Zamora)» Enredando (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) News, Zamora. «El Verraco de Toro cambia su ubicación» Zamora News (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).