Bilboko Burtsa
- Artikulu hau Bilboko balore merkatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Bilboko Burtsa Bilboko balore merkatua da.
Bilboko burtsa | |
---|---|
![]() Bilboko burtsaren eraikinaren sarrera. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′37″N 2°55′37″W / 43.26028°N 2.92694°W43°15′37″N 2°55′37″W / 43.26028°N 2.92694°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1905 |
Inaugurazioa | 1905eko maiatzaren 29a |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
KokalekuaAldatu
Abandoko Jose Maria Olabarri plazaren 1. zenbakian dago, Bilbotar Elkartearen egoitza, Bilbao-Concordia geltokia eta Abandoko Indalecio Prieto geltokiaren artean.
HistoriaAldatu
Bilboko burtsa orain dela mende asko sortu zen Zazpikaleetan hiriaren merkataritza iharduera eta egoera ekonomiko onaren ikur moduan. Dena den ez zen erakunde ofiziala izan 1890. urterarte. Orduan Espainiako Maria Cristina erreginak burtsari eragiketak egiteko baimena eman zion.
Gaur egungo burtsaren eraikina 1905eko maiatzaren 29an inauguratu zuten, burtsa Alde Zaharretik Abandora mugitu zutenean. Enrique Epalza arkitektuak diseinatu zuen eraikina. 1991an barrutik berregituratu zen eraikina. Burtsako eragiketak parket izeneko gunean egiten ziren, bertan idazten ziren enpresa ezberdinek izandako aldaketak.
Espainiako merkatu baloreen erreforma egin zenean 1989an, burtsako eragiketa guztiak automatizatu egin ziren, eta burtsan egon ohi ziren agenteak, hau da, salerosketetaz arduratzen ziren pertsonak, desagertu egin ziren. Gaur egun, burtsako parkean telebista pantailak eta ordenagailuak baino ez daude. Bilboko burtsak Espainia mailan duen garrantzia gutxituz joan da urteak aurrera egin ahala. 1998. urtean mugitutako dirutzan Espainiako bigarren burtsarik garrantzitsuena zen Madrilgo burtsaren atzetik.
Gaur egun ordea, Espainiako laugarren burtsa da. Azken urteetan Valentzia eta Bartzelonako burtsek gainditu egin dute Bilbokoak salerositako akzioen balioa. Jaitsiera honen azalpena Eusko Jaurlaritzak egindako jaulkipenen gutxitzean dago. Izan ere, 1998ean eta 1990eko hamarkadan zehar, Eusko Jaurlaritzak euskobonoak (errenta finkoa) jaulkitzeko ohitura zeukan. EAEko egoera ekonomikoa hobetu eta zor publikoa asko murriztu den heinean, jaulkipenak ere asko murriztu dira.
Horregatik, nahiz eta errenta mugikorreko salerosketen kopurua asko handitu den, 1998an burtsak mugitutako diru kopuruaren erdia zen errenta finkoak garrantzia galtzerakoan gainditu ahal izan dute Bilboko burtsa Espainiar estatuko beste bi burtsa txikiagoek.
Datu ekonomikoak 2006anAldatu
- Kontratazioa: 89.133 milioi euro
- Errenta aldakorra: 84.835 milioi euro
- Errenta finkoa: 4.298 milioi euro
- Espainiako burtsen kontratazioaren ehunekoa: %7,4
Bilboko burtsako indizeakAldatu
Bilboko Burtsako lehen indizea 1986. urtean sortu zen. Horrez gain, burtsako akzio desberdinak sektoreka biltzen zituzten indizeak sortu ziren. 2000. urtearen hasieran Bilbao Burtsa 2000 Indizea sortu zen, 2.000 puntuko hasierako balioarekin.
Bilboko burtsako kideakAldatu
Bilboko burtsa hamaika artekarik osatzen dute:
- Ahorro Corporación
- Banesto Bolsa
- BBVA
- Euskadiko Kutxa
- Fineco
- Galeainvest 2000
- La Caixa
- Mercagentes
- Norbolsa
- Renta 4
- Santander Investment
JP Morgan bankuak 2005. urtean utzi zion Bilbo burtsako kide izateari.
Ikus, gaineraAldatu
- Yohn jauregia, (Burtsa jauregia edo Burtsa eraikuntza bezala ere ezaguna).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |