Tisch Arte-Eskola (NYU)

New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) Tisch Arte-Eskola (ingelesez eta ofizialki, New York University Tisch School of the Arts), TSoA edo Tisch modura ere ezaguna,[1] NYUko antzez-arte eta zinema eskola da, AEB mailako film-eskola hoberenen artean kokatzen dena.[2] Arte-eskola horretara joandako alumni ugari dira, gaur egun, AEBetako zinema-industriaren, entretenimendu-industriaren edo Broadwayko irudi. Variety eta THR aldizkarien arabera, mundu mailako arte-eskola handienen artean kokatzen da ia urtero, modu konsistentean.[3][4]

Tisch Arte-Eskola (NYU)
Datuak
Izen laburraTSoA
Motazine eskola, performing arts school (en) Itzuli, fakultatea eta erakundea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteNew Yorkeko Unibertsitatea
Enplegatuak216
Ikasle-kopurua4.102
JabeaNew Yorkeko Unibertsitatea
Historia
Sorrera1965
webgune ofiziala
Facebook: nyutischschool Twitter: nyutischschool Instagram: nyutisch Edit the value on Wikidata

1965eko abuztuaren 17an sortua,[5] Tisch artista, film-zuzendari eta ikasle ugariren hasiera-puntu da; izan ere, eskola honek arte-disziplinetan barneratzeko beharrezkoak diren entsegu tekniko eta baliabide akademikoak eskaintzen ditu, aldi berean. Eskola hau hiru 'Institututan' (Institutes) dago banaturik: antzez-arteak (Performing Arts), komunikazio-baliabide berriak (Emerging Medias) eta filmak eta telebista (Film & Television). Hiru 'Institutu' hauen barruan, gainera, gradu ezberdinak aurki daitezke: aktore-heziketa, dantza, drama, antzez-artea, agertoki-diseinua, musikal-gidoien idaztea, argazkilaritza, bideojoko-diseinu eta garapena eta film- eta telebista-ikasketak.[6]

Ikasle ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://tisch.nyu.edu
  2. (Ingelesez) Miniflix. (2018-12-12). «15 Best Film Schools In The U.S. To Become An Award-Winning Short Filmmaker» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  3. (Ingelesez) «3. American Film Institute - The Top 25 American Film Schools» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  4. (Ingelesez) «Top Film Schools Around the World» Top Universities 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  5. (Gaztelaniaz) «NYU | Tisch en Nueva York, Estados Unidos de América» www.masterstudies.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  6. tisch.nyu.edu/about/about-tisch

Kanpo estekak aldatu