Arte eszeniko

Antzez-arte» orritik birbideratua)

Arte eszenikoa agertoki batean ikus-entzuleen aurrean garatzen den arte mota da. Arte eszenikoak dira, besteak beste, zuzeneko musika emankizunak, musikalak, opera, balleta, gaur egungo dantza, antzerkia eta kabareta. Arte eszenikoetan lanbidezko musikari, dantzari, antzezle edo komedianteek jarduten dute, sarri zuzendari batek bideratuta, baina baita amateurrek ere.

Dantza arte eszeniko mota bat da, mundu osoan egina.

Arte eszeniko izenak nabarmentzen du arte molde hau sormenezkoagoak diren beste arte moldeen (idazketa eta antzerkigintza, musikagintza eta koreografia) mendekotzat ikusiak direla, nahiz eta hainbat artistek arte molde biok nahasten dituzten. Sentimenduen adierazpena arte eszenikoen erdigunea izan ohi da. Arte eszenikoen tresna nagusiak agertokiaren, janzkeraren eta argiztapenaren sorkuntza eta soinu teknika dira.

Kanpo-estekak aldatu