Entretenimendu industria

Entretenimendu industria helburu lukratiboaz sortutako lantegiak eta instituzio multzoa dira. Ekimen ekonomiko hauetan kulturak ere badu bere presentzia, baina etekinak lortzea eta kontsumoa dira helburu nagusiak. Gaur egun zabalkunde handia izaten ari den sektorea da.

Entretenimendu industriak aisia negozio iturri bihurtu du.

Aisia eta entretenimenduaAldatu

Aisia eta entretenimendu kontzeptuak askotan nahastu egiten dira baina desberdindu behar dira. Aisia lanetik eta bizitzaren funtsezko ekintzetatik at dauden ekintzak dira eta hor barruan ere entretenimendu aktibitateak kokatuko lirateke: entretenimendua, modu batez, aisia barruan aztertuko da, aisia-denbora erabiltzeko modu bat izanik, baina ikuskizun eta negozio osagaiak ditu. Adibidez, hondartzan bainatzea aisia da; akuapark batera joatea, entretenimendua; azken honetan, finean, negozioa dago antolatuta eta helburu nagusia hara joaten direnak ahalik eta diru gehiago gastatzea da. Neurri handia batean negozio mota honen zabaltze prozesua kontsumo-gizartearen ondorioa da.

 
Industria hau gora doa azken hamarkadetan. Argazkian Disney World jolas parkea.

Industria mota desberdinakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu