Thomas MacDonagh, irlanderaz Tomás Mac Donnchadha (1878ko otsailaren 1a, Cloughjordan, Tipperary konderria1916ko maiatzaren 3a, Kilmainham Gaol, Dublin) irlandar ekintzaile politiko, olerkari, antzerkigile, irakasle eta errepublikar iraultzaile bat izan zen. 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat izan zen.

Thomas MacDonagh

Bizitza
JaiotzaCloughjordan1878ko otsailaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKilmainham Gaol1916ko maiatzaren 3a (38 urte)
Hobiratze lekuaArbour Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Muriel MacDonagh (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta eta sufragista
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Graduamaior
Parte hartutako gatazkakPazko matxinada

Find a Grave: 4266 Edit the value on Wikidata

Biografiak

aldatu

Ingeles eta Irlandar kulturarekiko nahiz musika, literatura, olerkigintza eta jakintzarekiko zaletasun handia zuen familia baten hazi zen. Gaztaroan irlandera hizkuntzarekiko griña piztu zitzaion eta Dublinera ikastera joan zen. Irlandako hiriburuan Conradh na Gaeilge (Liga Gaelikoa) erakundearen kide egin eta Eoin MacNeill eta Patrick Pearsekin adiskidetu zen, azken honek 1908an Dublin konderriko Ranelagh udalerrian dagoen St. Enda ikastetxean (Scoil Éanna) lan egiteko aukera eman zion, bertan ingelesa eta irlandera irakatsi zituen. Handik gutxira, Irlandako Unibertsitate Nazionaleko irakurlea izan zen, eta 1910ean Joseph Plunkett olerkari gaztearen tutore izendatua izan zen, hura ere Liga Gaeliko erakundeko kidea zen. 1912an Muriel Giffordekin ezkondu zen, katolizismora bilakatu zen emakume protestantea, 1913an Donagh izenez bataiatu zuten seme baten gurasoak bihurtu ziren.

1913an Plunkett eta MacDonagh Irlandar Boluntarioak erakunde berriaren lehenbiziko bilerara joan eta Aldi Baterako Batzordea osatu zuten. Georra erakunde honetako II. Bataloiko kapitaina eta Dublingo Brigadako komandantea izendatua izan zen. Hasiera batez, bere ikuspuntuak konstituzionalistak izan ziren, baina Pearse, Plunkett eta Sean MacDermotten eraginez errepublikanismora aldatu zen, horregatik, 1915ean Irlandar Anaitasun Errepublikarreko (IRB) kide ere egin zen. Jeremiah O'Donovan Rossa feniar buruzagi betranoaren hiletan ere egon zen, honetan eta jendaurrean Patrick Pearsek hileta otoitz bat esan zuen.

Pazko Matxinada

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Pazko matxinada»

Nahiz eta 1916ko Pazko Matxinadako buruzagien artean agertzen den, gertakizun honetara behin hasi eta gero gehitu zen, jada matxinada martxan zegoela. Beharbada hau IRB erakundean sartu berria izanaren ondorioz da, eta behin matxinadara batu zela, Pearse eta Plunkettekinj zuen adiskidetasunari esker, Thomas Clarkek mailaz igo zuen. Honenbestez, Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen.

Matxinadan zehar Dublingo Jacob's gaileta lantegian gotortu zen taldean egon zen, bertan John MacBride feniar beteranoari batu zitzaion. Nahiz eta matxinadan parte hartu zuten matxinatu talde handienetakoa izan arren, borrokan eskarmentu gutxi zuten, eta apirilaren 30ean britainiar soldaduei errenditzeko agindua jaso zuten. MacDonagh gainontzeko Matxinadako buruzagiekin batera britainiar epai mahai militar batek epaitu zuen, eta 1916ko maiatzaren 3an Dublingo Kilmainham Gaol espetxean fusilatua izan zen.

Bere alarguna 1917ko apirilean Dublin konderriko Skerries udalerrian zendu zen. Bere semea, Donagh MacDonagh, idazle eta epaile ezaguna izan zen, eta 1968an zendu zen.

Idazlanak

aldatu

Antzerkia

aldatu
  • When the Dawn is Come: a Tragedy in three Acts (1908)
  • Metempsycosis: Or, a Mad World: A Play in One Act (1912)
  • Pagans: a modern play in two conversations (1920; hil ondorengoa)

Poesia

aldatu
  • Through the Ivory Gate: a Book of Verse (1903)
  • April and May (1903)
  • The Golden Joy (1906)
  • Songs of Myself (1910)
  • Lyrical Poems (1913)
  • Thomas Campion and the Art of English Poetry (1913; Thomas Campionen olerki bilduma)
  • Poems of the Irish Revolutionary Brotherhood (1916; Padraic Colum, Padraic Pearse, Edward Joseph Harrington O'Brien, Joseph Mary Plunkett eta Roger Casementekin batera; hil ondorengo antologia)
  • The Poetical Works of Thomas MacDonagh (1916; hil ondorengo antologia)

Saiakera

aldatu
  • Literature in Ireland: Studies Irish and Anglo-Irish (1916; hil ondorengoa)