Ireki menu nagusia

2011ko Munduko Errugbi Txapelketa

Zazpigarren Munduko Errugbi Txapelketa

2011ko Munduko Errugbi Kopa, Munduko Errugbi Txapelketaren 7. ekitaldia da eta errugbi txapelketa hau Zeelanda Berrian ospatu zuten.[1] 2011ko abenduaren 9an hasi eta 2011ko urriaren 23an amaitu zen, finaleko azken partidua Auckland hiriburuko Eden Park estadioan jokatu zelarik. Torneoaren lehenbiziko fasean 5 taldez osatutako 4 multzo egon ziren. Multzo bakoitzeko aurreneko bi taldeak final laurdenetara iragango zirelarik.

2011ko Munduko Errugbi Txapelketa
2011 Rugby World Cup
Txapelduna:
Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria

Webb Ellis Cup 2011 RWC.jpg
Ospatutako herrialdea  Zeelanda Berria
Datuak 2011ko irailaren 9tik irailaren 23ra
Partehartzaileak 20 (aurretik 91 artean sailkatuak)
Ikusleak 1.363.201
29.635 partiduko
Txapelduna Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Txapeldunordea Frantzia Frantzia
Hirugarrena Australia Australia
Laugarrena Gales Gales
Puntugile onena Hegoafrika Morné Steyn (62)
Entsegugile onena Ingalaterra Chris Ashton (6)
Frantzia Vincent Clerc (6)
Webgunea www.rugbyworldcup.com
Aurretik: 2007ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 2015eko Munduko Errugbi Kopa

Irabazlea Zeelanda Berria bera izan zen, txapeldunordea Frantzia, hirugarrena Australia eta laugarrena Gales izan zirelarik.

Egoitzaren hautaketaAldatu

1987an Zeelanda Berriak Australiarekin batera Munduko Errugbi Txapelketaren lehenbiziko ekitaldia antolatu zuen. Era berean, 2003ko Munduko Errugbi Txapelketa bi herrialde hauetan ospatzea aurreikusia zegoen, baina partiduak jokatu behar ziren lekuei buruzko Zeelanda Berria eta Australiaren arteko desadostasunen ondorioz, azkenik urte hartako Txapelketa Australian bakarrik jokatuko zela erabaki zen.

Errugbiko Mundialaren banderak Zeelanda Berriko kaleetan. Erdialdean, Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren ikurra den zilarrezko iratzearen bandera, eta eskuinaldean Australiako bandera.

2005. urtean British and Irish Lions taldeak burututako itzuliaren ostean Zeelanda Berriak tamaina honetako kirol ospakizunetan beharrezko egiturak antolatzeko gai ez zela aipatzen zuten hainbat iritzi kritiko entzun ahal izan ziren. Eman zitezkeen arazo hauei aurre egiteko asmoz 2011ko proiektuak Auckland hiriburuko Eden Park estadioa eta herrialde hartako beste zenbait estadioen handitzeak ekarri zituen, honela mota honetako ospakizunak eskatzen zituen kirol eta merkatal eskakizunak lortu asmoz.

Zeelanda Berriarekin batera, Japonia eta Hego Afrikak ere euren hautagitzat aurkeztu zituzten. Hiru hauetatik txapelketa antolatzeko faborito nagusia Japonia zen. Bere alde hautatua izan ezkero Asia burutuko zen aurreneko txapelketa izan zela zegoen, baita International Rugby Board (IRB) erakundeak Hego Afrika eta Zeelanda Berria bezalako herrialde errugbizaleetatik urruti txapelketa bat burutzeko erakutsi zuen aldeko iritzia ere, gainera Japoniako hautagaitzak aurretik ospatu zen 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren egitura bikaina ere bazuen. Azkenik 2009an Japoniak txapelketa hau antolatzeko kargua jaso zuen, baina hau txapelketa honen bederatzigarren ekitaldia izan den 2019ko Munduko Errugbi Txapelketa izango da.

Hego Afrikako hautagaitzak Springbok kapitain ohia izan zen Francois Pienaarren zuzendaritzapean antolatutako 1995ko Munduko Errugbi Txapelketak lortutako arrakasta handiaren ondorioz babes handia alde zuen, baina azkenik ez zuen izendatzea lortu ahal izan.

Zeelanda Berriko proiektuak Zeelandaberritar Errugbi Batasuna erakundea nahiz herrialde hartako Gobernua eta Lehen Ministroa, eta bertako errugbi selekzioko jokalarien babesa ere bazuen, azken horien ordezkaria euren kapitaina izan zelarik.

2005ko ekaina eta uztailean IRB erakundeko komisarioek herrialde bakoitza bisitatu eta hauen txosten bana burutu zituzten. Azkenean 2005eko azaroaren 17an Dublin hiriburuan IRBko erakundeak urteroko biltzarrean burututako bozketan kontseiluko kide bakoitzak bozka eman zuen. Bi txanda jazo ziren: Hegoafrikar hautagaitza lehenbiziko txandan kaleratua izan zen, eta bigarren txandaren ondoren Zeelanda Berria txapelketa antolatzaile berria izendatu zuten.

Parte hartzaileakAldatu

Hogei taldek hartu zuten parte 2011ko munduko kopan. Hurrengo 12ak 2011ko koparako klasifikatu ziren 2007ko munduko kopan lorturiko emaitzengatik (euren taldeetan lehen hiruen artean geratu baitziren).

Beste zortzi taldeak, lurraldekako kalifikazio txapelketa bitartez klasifikatu ziren.

Errusia da 2011ako munduko kopan lehenengoz munduko kopa batean debuta egin zuen talde bakarra.

EgoitzakAldatu

2011ko Munduko Errugbi Kopako 13 egoitzak 2009ko martxoaren 12an onartu ziren[2]. Halere, 2011ko Christchurcheko lurrikarak Christchurch hirian eragina izan zuenez, hiri honen egoitza erretiratua izan zen eta berea zen ordezkaritza beste egoitza batzuen artean banatu zen[3].

Auckland Wellington Dunedin Auckland
Eden Park Westpac Stadium Forsyth Barr Stadium North Harbour Stadium
36° 52′ 30″ S, 174° 44′ 41″ E / 36.87500°S,174.74472°E / -36.87500; 174.74472 (Eden Park) 41° 16′ 23″ S, 174° 47′ 9″ E / 41.27306°S,174.78583°E / -41.27306; 174.78583 (Wellington Regional Stadium) 45° 52′ 9″ S, 170° 31′ 28″ E / 45.86917°S,170.52444°E / -45.86917; 170.52444 (Otago Stadium) 36° 43′ 37″ S, 174° 42′ 6″ E / 36.72694°S,174.70167°E / -36.72694; 174.70167 (North Harbour Stadium)
Eserlekuak: 60.000 Eserlekuak: 40.000 Eserlekuak: 30.000 Eserlekuak: 30.000
Eden Park cropped.jpg Westpac Trust stadium viewed from Wadestown.jpg Dunedin Forsyth Barr Stadium.JPG North Harbour Stadium East Side.jpg
Hamilton Rotorua
Waikato Stadium Rotorua Int'l Stadium
Eserlekuak: 30.000 Eserlekuak: 26.000
37° 46′ 52″ S, 175° 16′ 6″ E / 37.78111°S,175.26833°E / -37.78111; 175.26833 (Waikato Stadium) 38° 9′ 21″ S, 176° 13′ 27″ E / 38.15583°S,176.22417°E / -38.15583; 176.22417 (Rotorua Int'l Stadium)
Hamilton 03.jpg Rotorua looking south from Mt Ngongotaha.JPG
New Plymouth Nelson
Yarrow Stadium Trafalgar Park
39° 4′ 13″ S, 174° 3′ 54″ E / 39.07028°S,174.06500°E / -39.07028; 174.06500 (Yarrow Stadium) 41° 16′ 1″ S, 173° 16′ 59″ E / 41.26694°S,173.28306°E / -41.26694; 173.28306 (Trafalgar Park)
Eserlekuak: 26.000 Eserlekuak: 18.000
YarrowStadium20101002.jpg Trafalgar Park.jpg
Invercargill Whangarei Napier Palmerston North
Rugby Park Stadium Okara Park McLean Park Arena Manawatu
Eserlekuak: 17.000 Eserlekuak: 18.000 Eserlekuak: 22.000 Eserlekuak: 15.000
46° 25′ 1″ S, 168° 21′ 46″ E / 46.41694°S,168.36278°E / -46.41694; 168.36278 (Rugby Park Stadium) 35° 43′ 56″ S, 174° 19′ 44″ E / 35.73222°S,174.32889°E / -35.73222; 174.32889 (ITM Stadium, Okara Park) 39° 30′ 7″ S, 176° 54′ 46″ E / 39.50194°S,176.91278°E / -39.50194; 176.91278 (McLean Park) 40° 21′ 24″ S, 175° 36′ 4″ E / 40.35667°S,175.60111°E / -40.35667; 175.60111 (Arena Manawatu)
Rugby Park Invercargill.jpg Whangarei view from parahki.JPG Napier and bay.jpg Fmgstadium.JPG

EpaileakAldatu

2011ko apirilaren 8an IRB erakundea batzartu eta txapelketa honetako taldekako fasean parte hartuko duten hamar epaile, zazpi epaile laguntzaile eta telebistako lau epaile hautatu zituen. Gainera, zazpi laguntzaileetako bik ordezko epailearen lanak burutuko dituzte.

Epaileak[4]
Herrialdea Izena
 Australia Steve Walsh
 Ingalaterra Wayne Barnes
 Ingalaterra Dave Pearson
 Frantzia Romain Poite
IRFU flag.svg Irlanda George Clancy
IRFU flag.svg Irlanda Alain Rolland
 Zeelanda Berria Bryce Lawrence
 Hego Afrika Craig Joubert
 Hego Afrika Jonathan Kaplan
 Gales Nigel Owens

Ordezko epaileak eta laguntzaileak[4]
Herrialdea Izena
 Frantzia Jérôme Garcès
 Zeelanda Berria Chris Pollock
Laguntzaileak[4]
Herrialdea Izena
 Ingalaterra Stuart Terheege
IRFU flag.svg Irlanda Simon McDowell
 Italia Carlo Damasco
 Zeelanda Berria Vinny Munro
 Gales Tim Hayes

Telebistako epaileak[4]
Herrialdea Izena
 Australia Matt Goddard
 Ingalaterra Graham Hughes
 Italia Giulio De Santis
 Hego Afrika Shaun Veldsman

Lehen faseaAldatu

Txapelketako lehen fasean 5 taldez osatutako 4 multzo daude. Finalaurdenetara multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak igaroroko dira. Bestalde, ondoren partidu bakoitzaren aldamenean idatziak dauden orduak Zeelanda Berriko orduak dira, ez Euskal Herrikoak (hemengo ordutegia kontutan hartuz, partiduak goizeko ordu txikietan eta goizaldera jokatu ziren).

A MultzoaAldatu

SailkapenaAldatu

 
Frantzia eta Tongaren arteko partidua.
A MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galtze bonusak
1   Zeelanda Berria 20 4 4 0 0 4 0
2   Frantzia 11 4 2 0 2 3 1
3   Tonga 9 4 2 0 2 1 1
4   Kanada 6 4 1 1 2 0 0
5   Japonia 2 4 0 1 3 0 0
Zeelanda Berria eta Frantzia finalaurdenetara iragan ziren.

EmaitzakAldatu

2011ko irailaren 9a
20:30
  Zeelanda Berria 41 - 10   Tonga Eden Park, Auckland
Epailea: George Clancy (IRL)
2011ko irailaren 10a
18:00
  Frantzia 47 - 21   Japonia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Steve Nash (AUS)
2011ko irailaren 14a
17:00
  Tonga 20 - 25   Kanada Northland Events Centre, Whangarei
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 16a
20:00
  Zeelanda Berria 83 - 7   Japonia Waikato Stadium, Hamilton
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko irailaren 19a
20:30
  Frantzia 46 – 19   Kanada McLean Park, Napier
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 21a
19:30
  Tonga 31 - 18   Japonia Northland Event Centre, Whangarei
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 24a
20:30
  Zeelanda Berria 37 - 17   Frantzia McLean Park, Napier
Epailea: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 27a
17:00
  Kanada 23 - 23   Japonia McLean Park, Napier
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 1a
18:00
  Frantzia 14 – 19   Tonga Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko urriaren 2a
15:30
  Zeelanda Berria 79 – 15   Kanada Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Romain Poite (FRA)

B MultzoaAldatu

SailkapenaAldatu

 
Georgia eta Errumaniaren arteko partidua.
B MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galtze bonusak
1   Ingalaterra 18 4 4 0 0 2 0
2   Argentina 14 4 3 0 1 1 1
3   Eskozia 11 4 2 0 2 1 2
4   Georgia 4 4 1 0 3 0 0
5   Errumania 0 4 0 0 4 0 0
Ingalaterra eta Argentina finalaurdenetara iragan ziren.

EmaitzakAldatu

2011ko irailaren 10a
13:00
  Eskozia 34 - 24   Errumania Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 10a
20:30
  Argentina 9 - 13   Ingalaterra Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 14a
19:30
  Eskozia 15 - 6   Georgia Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko irailaren 17a
18:00
  Argentina 43 - 8   Errumania Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko irailaren 18a
18:00
  Ingalaterra 41 – 10   Georgia Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 24a
20:30
  Ingalaterra 67 – 5   Errumania Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 25a
19:30
  Argentina 13 - 12   Eskozia Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 28a
20:30
  Georgia 25 – 9   Errumania Arena Manawatu, Palmerston North
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko urriaren 1a
13:00
  Ingalaterra 16 – 12   Eskozia Eden Park, Auckland
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko urriaren 2a
15:30
  Argentina 25 – 7   Georgia Arena Manawatu, Palmerston North
Epailea: Alain Rolland (IRE)

C MultzoaAldatu

SailkapenaAldatu

 
Australia eta Irlandaren arteko partidua.
C MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokalariak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galera bonuska
1   Irlanda 17 4 4 0 0 1 0
2   Australia 15 4 3 0 1 3 0
3   Italia 10 4 2 0 2 2 0
4   Estatu Batuak 4 4 1 0 0 0 0
5   Errusia 1 4 0 0 4 0 1
Irlanda eta Australia finalaurdenetara iragan ziren.

EmaitzakAldatu

2011ko irailaren 11a
15:30
  Australia 32-6   Italia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 11a
18:00
  Irlanda 22-10   Estatu Batuak Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 15a
19:30
  Errusia 6-13   Estatu Batuak Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 17a
20:30
  Australia 6 - 15   Irlanda Eden Park, Auckland
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 20a
19:30
  Italia 53 - 17   Errusia Trafalgar Park, Nelson
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 23a
20:30
  Australia 67 – 5   Estatu Batuak Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Nigel Owens (GLS)
2011ko irailaren 25a
18:00
  Irlanda 62 – 12   Errusia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 27a
19:30
  Italia 27 - 10   Estatu Batuak Trafalgar Park, Nelson
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko urriaren 1a
15:30
  Australia 68 – 22   Errusia Trafalgar Park, Nelson
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko urriaren 2a
20:30
  Irlanda 36 – 6   Italia Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)

D MultzoaAldatu

SailkapenaAldatu

 
Gales eta Samoaren arteko partidua.
D MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galera bonusak
1   Hego Afrika 18 4 4 0 0 2 0
2   Gales 15 4 3 0 1 2 1
3   Samoa 10 4 2 0 2 1 1
4   Fiji 5 4 1 0 3 1 0
5   Namibia 0 4 0 0 4 0 0
Hego Afrika eta Gales finalaurdenetara iragan ziren.

EmaitzakAldatu

2011ko irailaren 10a
15:30
  Fiji 49 - 25   Namibia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko irailaren 1a
20:30
  Hego Afrika 17-16   Gales Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 14a
14:30
  Samoa 49 - 12   Namibia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 17a
18:00
  Hego Afrika 49 - 3   Fiji Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 18a
15:30
  Gales 17 - 10   Samoa Waikato Stadium, Hamilton
Árbitro: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 22a
20:00
  Hego Afrika 87 - 0   Namibia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko irailaren 25ako
15:30
  Fiji 7 – 27   Samoa Eden Park, Auckland
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 26a
19:30
  Gales 81 – 7   Namibia Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko irailaren 30a
20:30
  Hego Afrika 13 - 5   Samoa North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko urriaren 2a
18:00
  Gales 66 – 0   Fiji Waikato Stadium, Hamilton
Epailea: Wayne Barnes (ENG)

Bigarren faseaAldatu

KanporaketakAldatu

Finalaurdenak Finalerdiak Finala
                   
urriaren 8a,
Wellington Regional Stadium, Wellington
       
    Irlanda  10
urriaren 15a,
Wellington Regional Stadium, Eden Park, Auckland
    Gales  22  
    Gales  8
urriaren 8a,
Eden Park, Auckland
      Frantzia  9  
    Ingalaterra  12
urriaren 23a,
Eden Park, Auckland
    Frantzia  19  
    Frantzia  7
urriaren 9a,
Wellington Regional Stadium, Wellington
      Zeelanda Berria  8
    Hego Afrika  9
urriaren 16a,
Eden Park, Auckland
    Australia  11  
    Australia  6 3. eta 4. postuak
urriaren 9a,
Eden Park, Auckland
      Zeelanda Berria  20  
    Zeelanda Berria  33     Gales  18
    Argentina  10       Australia   21
urriaren 21a,
Eden Park, Auckland


Ohorezko postuakAldatu

2011ko Munduko Errugbi Txapelduna
 
Zeelanda Berria
2. postua 3. postua 4. postua
  Frantzia   Australia   Gales

PuntuegileakAldatu

Puntuegile eta entsegugileen tauletan Morné Steyn (62 punturekin) hegoafrikarra, eta Chris Ashton eta Vincent Clerc (6 entsegu banarekin) frantziarrak nagusi izan ziren.

Puntuegile nagusiak
Errugbilaria Taldea Denera Puntuak
Entseguak (5 pt) Transformaketak (2 pt) Penaltiak (3 pt) Dropak (3 pt)
Morné Steyn   52 2 14 5 0
Kurt Morath   45 0 6 11 0
Ronan O'Gara   44 0 10 8 0
Dimitri Yachvili   37 0 8 7 0
Colin Slade   36 1 14 1 0
James O'Connor   35 1 12 2 0
James Arlidge   34 2 3 6 0
Chris Ashton   30 6 0 0 0
Vincent Clerc   30 6 0 0 0
Rhys Priestland   29 0 10 3 0
Jonny Wilkinson   28 0 5 5 1
Piri Weepu   41 0 4 11 0
Morgan Parra   28 1 4 5 0
Merab Kvirikashvili   28 0 2 8 0

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Baloi bat, bi hemisferio. Berria.info
  2. RWC 2011 fixtures and pool venues announced
  3. RWC 2011 fixtures and pool venues announced
  4. a b c d International Rugby Board. RWC 2011 Selection

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011ko Munduko Errugbi Txapelketa