The Children's Hour
The Children's Hour William Wylerrek 1961ean zuzendutako filma da, Lillian Hellmanen izen bereko lanean oinarrituta. Antzezle nagusiak Audrey Hepburn, Shirley MacLaine, eta James Garner izan ziren. 1936an, Wylerrek berak antzezlan beraren egokitzapena zuzendu zuen, orduko hartan These Three izenburupean.
Argumentua
aldatuKaren eta Martha lagunek neskentzako 'Dobie-Wright' eskola pribatua zuzentzen dute. Karen Joe Cardin doktorearekin ezkontzekoa da, baina Marthak, eskolaren buruan bakarrik ez egotearren, ezkontza atzeratzeko eskatzen dio. Ikasle gorrotagarri eta mendekati batek, jaso duen zigor bategatik mespretxatua, kasualitatez entzundako ohar bat amonaren aurrean desitxuratzen du, bi irakasleak maitaleak direla leporatzeko. Zurrumurru zitala azkar zabaltzen da gurasoen eta tutoreen artean, eta eskola berehala ikaslerik gabe geratzen da. Laster, Karen eta Martha kalumniaren berri izango dute. Egia jakiten denerako, irakasleek eskola itxiko dute, difamazioagatiko epaiketa galduko dute eta ezkontza-proiektuak porrot egingo du. Azkenik, Marthak bere buruaz beste egingo du; ikaslearen baieztapenak faltsuak izanagatik, Martharen Karenekiko maitasunezko sentimenduak benetakoak ziren.
Aktoreak
aldatu- Audrey Hepburn: Karen Wright
- Shirley MacLaine: Martha Dobie
- James Garner: Joseph "Joe" Cardin doktorea
- Miriam Hopkins:Lily Mortar.
- Fay Bainter: Amelia Tilford
- Karen Balkin: Mary Tilford
- Mimi Gibson: Evelyn
- William Mims: Burton jauna
- Sally Brophy: Wells anderea
- Hope Summers: Agatha
Oscar Sarietarako izendapenak
aldatuOscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen.
Kanpo estekak
aldatu