Texmaker

LaTeX editorea

Texmaker LaTeX editore bat da, kode irekikoa, GPL lizentziapean banatzen dena eta doakoa. Plataforma-anitza da eta eskuragarri dago Linux-erako, Macintosh-erako eta Microsoft Windows-erako. LaTeX dokumentuak garatzeko erabilgarriak diren hainbat tresna ditu txertatuta: zuzentzaile ortografikoa, PDF dokumentuak bertatik ikusteko aukera, etab. Unicode kodeketa onartzen du.

 Texmaker
Jatorria
Sorrera-urtea2003
Azken bertsioa5.1.4
Ezaugarriak
Hizkuntzaportugesa, txinera, txekiera, nederlandera, galiziera, alemana, greziera, hungariera, italiera, Ipar samiera, persiera, poloniera, errusiera, serbiera eta gaztelania
Programazio-lengoaiaC++
Irakur dezakePlataforma-anitz, Microsoft Windows, GNU/Linux, macOS eta OS/2 (en) Itzuli
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2
Euskaraz
Euskarazez

xm1math.net…
Twitter: TexmakerEditor Edit the value on Wikidata

Texmaker erabili ahal izateko, aldez aurretik LaTeX instalatzea ezinbestekoa da: TeX Live[1], MiKTeX[2] edo proTeXt[3], adibidez.

Ezaugarriak aldatu

Editoreak Unicode kodeketa onartzen du. Gainera, testuen edizioan oso erabilgarriak diren hainbat ezaugarri eskaintzen ditu: zuzentzaile ortografikoa dauka, aginduak idazten hasi orduko haiek osatzen laguntzen du eta testu zatiak ezkutatzeko aukera ematen du (Code folding edo Text folding). Adierazpen erregularrak erabil daitezke testu editoreetan ohikoak diren bilatu eta ordeztu moduko funtzioetarako.

Texmaker-ek laguntza eskaintzen du honako zereginetan:

  1. Dokumentu berriak, eskutitzak eta taulak sortzeko.
  2. Taula-inguruneak, irudi-inguruneak eta antzekoak sortzeko.
  3. Latex dokumentu bat TeX4th[4] bidez esporta daiteke (HTML edo ODT formatuak)

Hainbat LaTeX etiketa eta sinbolo matematiko klik bakarrean txerta daitezke eta erabiltzaileak nahi adina funtzio defini ditzake teklatuko teklen bidez.

Konpilatu ondoren sortutako log fitxategitik abiatuz, Texmaker-ek erroreak eta arrisku-oharrak automatikoki detektatzeko gaitasuna du.

Aplikazioak txertatuta dakarren PDF bisoreak aukera ematen du dokumentua modu jarraian, errotazio moduan edo aurkezpen moduan ikusteko. SyncTeX-i[5] esker jatorrizko TeX fitxategiaren eta sortzen den PDF dokumentuaren arteko sinkronizazioa lortzen da.


Erreferentziak aldatu

  1. «TeX Live» www.tug.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  2. «MiKTeX.org» miktex.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  3. «proTeXt - a TeX distribution for Windows» www.tug.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  4. «TeX4th: LaTeX and TeX for Hypertext» www.tug.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  5. «SyncTeX» help.gnome.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu