Tasmaniako deabrua (Sarcophilus harrisii; palawa kaniez: purinina)[2] gaur egun Australiako Tasmania uhartean bakarrik bizi den martsupial haragijale bat da. Tasmaniako deabrua Sarcophilus generotik bizirik gelditzen den abere bakarra da. 1807. urtean George Prideaux Robert Harris naturistak abere honen lehenbiziko deskribapena idatzi zuen.[3]

Tasmaniako deabru
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaDasyuromorphia
FamiliaDasyuridae
LeinuaDasyurini
GeneroaSarcophilus
Espeziea Sarcophilus harrisii
Boitard, 1841
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia21 egun
Haginkadaren indarra181
Kumaldiaren tamaina25
Edoskitzea5,5 hilabete
Genomaren kokapenaensembl.org…

Taxonomia

aldatu

Tasmaniako deabruak izen taxonomiko ugari izan ditu: Sarcophilus satanicus, Diabolus ursinus, Sarcophilus harrisii, Sarcophilus laniarius.[4]

Egun, onartuena Sarcophilus harrisii delarik.[5]

Historia

aldatu

Lehen Australian ere bazeuden, baina, ganadua eta oiloak jaten zituela uste zutenez, bertako nekazariek ez zioten estimu handirik; beraz, denak akabatu zituzten. Gerora jakin da hildako animaliak, muskerrak, karraskariak eta beste animalia txiki batzuk jaten dituela gehienbat.

1990eko hamarkadaren bukaeran 150.000 deabru zeuden Tasmanian. Orduz geroztik, minbizi larri batek deabruen populazioa erdira jaitsi du. Gaixotasun honek deabruen ahoa, lepoa eta aurpegia erasotzen ditu. Ez da gaixotasun horren jatorria ezagutzen, baina ugalketa eta abarretan, beren artean kutsatzen dela uste da. Ikerlariak gaixotasun hau kontrolatu nahian dabiltza. Horretarako, deabruak beste leku batera eraman dituzte, eta osasuntsu daudenak berrogeialdian mantentzen dituzte, populazio hori desager ez dadin. Animalia hauek egokitu egin dira denboran zehar: XX. mendean ia desagertu arte ehizatu zituzten arren, aurrera egitea lortu zuten. Lagunduz gero, arazo hau gainditu eta bizirik irauteko aukera izango dute.

2009ko maiatzean desagertzeko mehatxu larrian dagoen espezie izendatu zuten.

Deskribapena

aldatu

Garai batean hainbat espezie zeuden arren, gaur egun irauten duen espezie bakarra txakur ertain baten tamainakoa da: 4 eta 12 kilo bitartean pisatzen du, 52-80 cm-ko luzera du eta 23-30 cm-ko buztana. Larru beltza edo iluna du eta orban txuri bat eztarrian.

 
Tasmaniako deabruaren eskeletoa.

Ekologia

aldatu

Banaketa geografikoa

aldatu

Tasmaniako deabruak Tasmania kontinentalean soilik lortu du naturalki bizirautea, 90.758 kilometro karratuko azalerako habitatean.[6] Aurretiaz Australia kontinentalean ere aurkitu zitekeen, baina Holozeno berantiarreko iraungitzean Tasmaniako itxoekin batera desagertu ziren.[7] Arrasto fosilen arabera, duela 3.200 urte inguru desagertu zen.[8] Iraungipenaren arrazoiei dagokienez, hainbat hipotesi proposatu dira: dingoen sarrerak eragindako lehia,[9] gizakien ehiza teknologiaren garapena, baliabideen hustiaketa intentsiboagoa[10] eta aldaketa klimatikoa,[11][12] besteak beste.

Halaber, 2020an 26 deabru Australiara birsartu ziren Aussie Ark erreserba naturalean, Hegoaldeko Gales Berrian. Hala, deabruak kontinentera bueltatu ziren lehen aldiz azken 3.000 urteetan.[13] 2021. urteko apirilean, 7 joey edo martsupial kume jaio ziren.[14] 2022 amaierarako, beste 13 deabru berri jaio zirelarik.[15]

Tasmaniako irla-taldean 1000 irla baino gehiago biltzen dira, baina Tasmaniako deabrua ez da ingurune hauetan bizirauteko gai izan. Irla batzuetan azken bi mendeetan desagertu dira, giza populazioen zabalkuntzaren ondorioz:

Horregatik azken hamarkadanetan birsartze proiektu edo saiakera ezberdinak egin dira:

 
Australasiar ekozona

Habitata

aldatu
 
Tasmaniako deabrua enbor huts baten barnean babestua.

Tasmanian gehienbat klima ozeanikoan aurkitzen da, gainontzeko ekozona australasiarreko hego ekialdean bezala, hostozabalen baso misto epelen bioma nagusitzen delarik. Uhartearen barnean hiru ekoeskualde bereizten dira: Tasmania Zentraleko Lur Garaien basoak, Tasmaniako baso epelak eta Tasmaniako oihan epelak.[21] Tasmaniako deabrua animalia oso mugikorra izanik, ekoeskualde lurtar guzti hauetan zehar aurkitu daiteke, kostaldetik mendiguneetaraino zabalduz. [22][23][24][25]

Deabruak habitat ezberdin hauetan bizirauteko duen baldintza bakarra bere gordelekua sortzeko enbor hutsak, kobazuloak, arroka handiak edo zuloak edukitzea da. Bertan ezkutatu edo babesten direlarik.[26][25]

Aipatzekoa da, egun gehienbat behatu daitezkeela kostaldeko txilardietan eta sarraskiak eratzen dituzten abeltzaintza guneetan. Deforestazioa edo habitaten zaztitzea eman den lekuetan ez bezala, non ez diren hainbeste behatzen.[25]

Portaera

aldatu

Deabruak gautarrak dira, egunez haien gordelekuean lotan gelditzen direlarik. Ez dute urtaroen araberako portaera aldaketa nagusirik aurkezten, joey-ak zaintzen dituzten emeen mugimenduaren murrizpenaz beste.[27][28][29]

Historikoki animalia beldurgarri eta arriskutsua bezala deskribatu den arren, orohar espezie lasai, letrgiko eta lotsatia da. Beldurtzen direnean berehalako haserrea erakutsi dezaketen arren, luzaroan eutsi ostean, erabat izoztirik geratzen dira.[4]

Kontserbazioa

aldatu

Tasmaniako deabruak galzorian daude, IUCNren Zerrenda Gorriak 2008an egindako azken ebaluazioaren arabera.[30][31]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Hawkins, C. E., McCallum, H., Mooney, N., Jones, M.; Holdsworth, M. (2008). «Sarcophilus harrisii». In: IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species. Deskargatze data: 9 July 2011. Listed as Endangered (EN A2be+3e v3.1)
  2. «Three Expeditions into the Interior V2» gutenberg.net.au (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. (Ingelesez) Harris, G. P.. (1808-11). «XI. Description of two new Species of Didelphis from Van Diemen's Land.» Transactions of the Linnean Society of London 9 (1): 174–178.  doi:10.1111/j.1096-3642.1818.tb00336.x. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. a b (Ingelesez) Owen, David; Pemberton, David. (2011). Tasmanian Devil: A unique and threatened animal. Allen & Unwin ISBN 978-1-74269-276-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  5. Beeton, Robert J. S. (2009). "Advice to the Minister for the Environment, Heritage and the Arts from the Threatened Species Scientific Committee (the Committee) on Amendment to the list of Threatened Species under the Environment Protection and Biodiversity Conservation Act 1999 (EPBC Act) Sarcophilus harrisii (Tasmanian Devil) Listing Advice" (PDF). Threatened Species Scientific Committee. Retrieved 23 October 2010.
  6. (Ingelesez) published, Alina Bradford. (2014-10-24). «Facts About Tasmanian Devils» livescience.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  7. (Ingelesez) White, Lauren C.; Saltré, Frédérik; Bradshaw, Corey J. A.; Austin, Jeremy J.. (2018-01). «High-quality fossil dates support a synchronous, Late Holocene extinction of devils and thylacines in mainland Australia» Biology Letters 14 (1): 20170642.  doi:10.1098/rsbl.2017.0642. ISSN 1744-9561. PMID 29343562. PMC PMC5803592. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  8. (Ingelesez) News, Opening Hours Mon-Wed: 9am-9pm Thurs-Sun: 9am-5pm Address 1 William StreetSydney NSW 2010 Australia Phone +61 2 9320 6000 www australian museum Copyright © 2024 The Australian Museum ABN 85 407 224 698 View Museum. «Tasmanian Devil» The Australian Museum (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Corbett L. 1995. The dingo in Australia and Asia. Sydney, Australia: University of New South Wales Press.
  10. (Ingelesez) Johnson, C. N.; Wroe, S.. (2003-09). «Causes of extinction of vertebrates during the Holocene of mainland Australia: arrival of the dingo, or human impact?» The Holocene 13 (6): 941–948.  doi:10.1191/0959683603hl682fa. ISSN 0959-6836. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  11. (Ingelesez) Brown, Oliver J. F.. (2006-01). «Tasmanian devil ( Sarcophilus harrisii ) extinction on the Australian mainland in the mid-Holocene: multicausality and ENSO intensification» Alcheringa: An Australasian Journal of Palaeontology 30 (sup1): 49–57.  doi:10.1080/03115510609506855. ISSN 0311-5518. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  12. (Ingelesez) Prowse, Thomas A. A.; Johnson, Christopher N.; Bradshaw, Corey J. A.; Brook, Barry W.. (2014-03). «An ecological regime shift resulting from disrupted predator–prey interactions in Holocene Australia» Ecology 95 (3): 693–702.  doi:10.1890/13-0746.1. ISSN 0012-9658. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  13. «Tasmanian devils return to mainland Australia for first time in 3,000 years» web.archive.org 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  14. (Ingelesez) «Birth of Tassie devils could be first step to having them back on mainland after 3,000 years» ABC News 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  15. (Ingelesez) Clark, Craig. (2023-02-09). «CATCH THEM IF YOU CAN!» Aussie Ark (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  16. a b c «Draft Recovery Plan for the Tasmanian Devil | Department of Natural Resources and Environment Tasmania» nre.tas.gov.au (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  17. (Ingelesez) «On this island, Tasmanian devils are safe from disease — but their survival has meant hell for others» ABC News 2021-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  18. Scoleri, Vincent P.; Johnson, Christopher N.; Vertigan, Peter; Jones, Menna E.. (2020-08-01). «Conservation trade-offs: Island introduction of a threatened predator suppresses invasive mesopredators but eliminates a seabird colony» Biological Conservation 248: 108635.  doi:10.1016/j.biocon.2020.108635. ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  19. (Ingelesez) Tasmanian devils devastate penguin population on Australian island. 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  20. Greer, Allen. (2018). The Tasmanian Devil. Biology, Facial Tumour Disease and Conservation.
  21. (Ingelesez) «East Australian Temperate Forests & Mountain Shrublands (AU3)» One Earth (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  22. (Ingelesez) «Tasmanian Central Highland Forests» One Earth (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  23. (Ingelesez) «Tasmanian Temperate Forests» One Earth (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  24. (Ingelesez) «Tasmanian Temperate Rainforests» One Earth (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  25. a b c (Ingelesez) Kinder, Tanya Dewey; Bridget Fahey; Almaz. «Sarcophilus harrisii (Tasmanian devil)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  26. (Ingelesez) News, Opening Hours Mon-Wed: 9am-9pm Thurs-Sun: 9am-5pm Address 1 William StreetSydney NSW 2010 Australia Phone +61 2 9320 6000 www australian museum Copyright © 2024 The Australian Museum ABN 85 407 224 698 View Museum. «Tasmanian Devil» The Australian Museum (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).[Betiko hautsitako esteka]
  27. (Ingelesez) published, Alina Bradford. (2014-10-24). «Facts About Tasmanian Devils» livescience.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  28. Pemberton, D. 1990. Social organisation and behaviour of the Tasmanian devil, Sarcophilus harrisii. University of Tasmania.
  29. Pemberton, D. and Renouf, D. 1993. A field study of communication and Social behavior of the Tasmanian devil at feeding sites. Australian Journal of Zoology 41: 507-526.
  30. Tasmanian Devil. The IUCN Red List of Threatened Specie ISSN 2307-8235..
  31. (Ingelesez) Jirik, Kate. «LibGuides: Tasmanian Devil (Sarcophilus harrisii) Fact Sheet: Population & Conservation Status» ielc.libguides.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).

Kanpo estekak

aldatu