Tarjei Bø (Stryn, 1988ko uztailaren 29a) biatloian aritzen den kirolari norvegiarra da. Txapeldun olinpikoa izan da 2010eko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Pekinen lau domina lortu zituen, horietatik bi urrezkoak[1]. Johannes Thingnes Bø biatloilari olinpikoaren anaia nagusia da[2].

Tarjei Bø

(2024)
Bizitza
JaiotzaStryn1988ko uztailaren 29a (35 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakbiatleta eta iraupen-eskiatzailea
Pisua76 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm4770757 Facebook: tarjeiboe Instagram: tarjeiboe Olympic.org: tarjei-boe Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Mundu mailako aurreneko garaipena Gazte mailako munduko txapelketan izan zuen, Presque Islen (AEB) 12,5 km bakarkako proban. 2010eko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan debuta egin zuen eta txapeldun olinpiko bihurtu zen erreleboen proban.

2011een Khanty-Mansiysk hirian jokaturiko Munduko txapelketan bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta bi brontzezko. Hortik aurrera sarritan izan da munduko txapelduna.

2014ko Sotxiko Jokoetan hartu zuen parte baina emaitza apalak lortu zituen oso. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan ere ez zuen esperotako emaitzarik lortu baina zilarrezko domina bat kolkoratu zuen erreleboen proban.

Olinpiar Jokoetako emaitza onena 2022ko Pekingo Jokoetan lortu zuen. Johannes Thingnes anaia alboan zuela taldekako bi probetan txapelduna izan zen Norvegiako selekzioa eta horretaz gain zilarreko domina bat eta brontzezko beste bat eskuratu zituen.

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Vancouver (  Kanada)   4 x 7'5 km erreleboak
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   4 x 7'5 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   4 x 7'5 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   errelebo mistoa
2022 Pekin (  Txina)   12.5 km jarraipena
2022 Pekin (  Txina)   10 km sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Khanty-Mansiysk (  Errusia)   4 x 7'5 km erreleboak
2011 Khanty-Mansiysk (  Errusia)   Errelebo mistoak
2011 Khanty-Mansiysk (  Errusia)   20 km bakarka
2011 Khanty-Mansiysk (  Errusia)   10 km sprinta
2011 Khanty-Mansiysk (  Errusia)   12,5 km jarraipena
2012 Ruhpolding (  Alemania)   4 x 7'5 km erreleboak
2013 Nové Město (  Txekia)   15 km irteera masiboa
2013 Nové Město (  Txekia)   4 x 7'5 km erreleboak
2013 Nové Město (  Txekia)   Errelebo mistoak
2015 Kontiolahti (  Finlandia)   4 x 7'5 km erreleboa
2015 Kontiolahti (  Finlandia)   10 km sprint
2015 Kontiolahti (  Finlandia)   12,5 km jarraipena
2015 Kontiolahti (  Finlandia)   15 km irteera masiboa
2015 Kontiolahti (  Finlandia)   errelebo mistoak
2016 Oslo (  Norvegia)   4 x 7'5 km erreleboa
2016 Oslo (  Norvegia)   errelebo mistoak
2019 Östersund (  Suedia)   4 x 7'5 km erreleboa
2019 Östersund (  Suedia)   20 km bakarka
2020 Antholz (  Italia)   errelebo mistoak
2020 Antholz (  Italia)   4 x 7'5 km erreleboa
2021 Pokljuka (  Eslovenia)   4 x 7'5 km erreleboa
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Presque Isle (  AEB)   12,5 km bakarka
2006 Presque Isle (  AEB)   10 km jarraipena
2007 Martell (  Italia)   10 km jarraipena
2007 Martell (  Italia)   3 x 7'5 km erreleboa

Erreferentziak aldatu

  1. Txantiloi:Nb «Tarjei Bø» www.teamnor.no (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  2. «Bø brothers share podium in men's 10km biathlon event at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1644678930 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Kanpo estekak aldatu