Tania Martínez Portugal

Tania Martínez Portugal (Etxebarri, Bizkaia, 1983) politologoa da, unibertsitateko irakaslea eta euskal ikertzaile feminista. Euskal Herriko gizarte-mugimenduetako indarkeria sexistaren azterketa egiteagatik da ezaguna.

Tania Martínez Portugal
Bizitza
JaiotzaEtxebarri, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa eta unibertsitateko irakaslea

Ibilbidea aldatu

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da, eta Ikasketa Feminista eta Generoko Ikasketetan doktorea ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Marta Luxán Serranok zuzendutako “Narrativas de mujeres activistas sobre violencia sexista en las comunidades activistas del País Vasco” nazioarteko tesiaren bidez, cum laude kalifikazioa lortu zuen.[1][2]Horrez gain, Globalizazioari eta Garapenari buruzko Ikerketa Masterra egin zuen, Tokiko Garapena eta Garapen Iraunkorra espezialitatean, Hegoa Ikerketa Institutuan (EHU).

Akademiatik kanpo hasi zuen karrera, enpresa transnazionalen gizarte- eta ingurumen-eskubideen urraketa ikertzen.[3]

Erakunde eta kolektibo sozial eta politikorentzako prestakuntza, koordinazioa eta dibulgazio-hitzaldi ugari eman ditu.[4][5][6]

UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Sailean unibertsitateko irakasle gisa egiten duen lana uztartzen du, hainbat gizarte-erakunderekin lankidetzan arituz, generoan aditua den kanpoko ikertzaile gisa.[7][8] Hegoa Ikerketa Institutuko (UPV/EHU) kide da, irakasle ikertzaile (IIP) gisa eta Generoaren Barne Taldeko (KHK) kide ere.[9]

Berria egunkarirako zutabegile ere jardun du.[10]

Ikerketa-ildoak aldatu

Interes eta ikerketa ildo nagusiak genero-indarkeria, epistemologia kritikoak[11] eta irakaskuntza feminista dira.[12]

Ezkerreko ingurune aktibistetako indarkeria sexistari buruzko ikerketen arabera, "indarkeria heterogeneoa izan arren eta orokortzeko arriskua egon arren, Euskal Autonomia Erkidegoko komunitate aktibistek indarkeria sexista erreproduzitu eta legitimatzeko eremuak osatzen dituzte, indarkeria ahalbidetzen duten logika berak dituztelako eta indarkeria hori beste edozein gizarte- eta kultura-testuingurutan justifikatzen dutelako". Eta testuinguru horietan, indarkeriaren zenbait berezitasun aipatzen ditu: "Sexismoaren eta indarkeria sexistaren ukazioarekin, borroken hierarkizazioarekin edo ekintzaileen subjektibotasun feministarekin zerikusia dutenak, zeinak indartu egiten baitira indarkeriazko esperientziatik abiatuta ikaskuntza- eta jabekuntza-prozesu bat igaro ondoren".[13]

Tokiko Gobernantzarekin eta Politiken Ebaluazioarekin eta araudi publikoarekin lotutako unibertsitate-proiektuetan parte hartu du.

Sariak eta aitortzak aldatu

  • Emakunde ikerketa-beka bat irabazi zuen 2016. urtean, eta horri esker argitaratu zuen “Euskal Herrian indarkeria sexistari buruzko imajinarioak aldatuz.[14][15] Emakume ekintzaileen narratibak”, doktoretza-tesi gisa garatu zuena.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Martínez Portugal, Tania. (2019-03-15). Narrativas de mujeres sobre violencia sexista en las comunidades activistas del País Vasco.. .
  2. «Defendatutako tesiak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa.
  3. Artículos de Tania Martínez Portugal en 'América Latina en Movimiento'. .
  4. Charla: “Violencia sexista y activismo mixto en EH: fricciones, resistencias y mecanismos de gestión” (Tania Martínez Portugal). .
  5. #A25 "En las organizaciones de izquierda también hay violencia machista”. .
  6. Tania Martinez Portugal-en Hitzaldia. .
  7. Ficha de profesora en la UPV/EHU. .
  8. AMUGE presenta en Bilbao el libro “ROMANI HADIN: Tras las huellas de las mujeres gitanas”. .
  9. Ficha de Tania Martínez Portugal en Hegoa. .
  10. Ficha de autora en Berria. .
  11. Portugal, Tania Martínez. (2020-06-14). «Haciendo frente a las epistemologías heteropatriarcales: elementos teórico-metodológicos para un análisis feminista de la violencia contra las mujeres.» Investigaciones Feministas 11 (2): 333–342.  doi:10.5209/infe.65874. ISSN 2171-6080..
  12. Tania Martinez Portugal: “Eredu eta ideología politiko garikideari ez zaio interesatzen kritikotasuna, sormena, eta bestelako kurrikulumak eskolan lantzea”. .
  13. «Un estudio becado por Emakunde analiza la violencia sexista en los contextos activistas» www.emakunde.euskadi.eus 2018-08-05.
  14. "Un estudio becado por Emakunde analiza la violencia sexista en los contextos activistas" (8 de mayo de 2018). EMAKUNDE. Consultado el 17 de noviembre de 2021.. .
  15. «Un estudio de Emakunde revela que el sexismo también se da en entornos progresistas» El Correo 2018-05-08.
  16. Transformando imaginarios sobre violencia sexista en el País Vasco. .

Kanpo estekak aldatu