Marta Luxán

EHUko Soziologia irakaslea eta doktorea antropologian

Marta Luxán Serrano (Bilbo, Bizkaia, 1970) soziologo eta demografoa, EHUko irakaslea, demografia eta familiarekin lotutako gaiak lantzeaz gain, ikerketa metodologia feministan aritua da (SIMReFeko kidea 2008tik) eta mugimendu sozialekin lotutako gaiak ere aztertzen ditu, adibidez Joxemi Zumalabe Fundazioarekin.[1][2][3][4][5]

Marta Luxán
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1970 (52/53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, antropologoa, unibertsitateko irakaslea eta demografoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaAntropologia Feminista Ikerketa Taldea
SIMReF

BiografiaAldatu

Soziologian lizentziatua (1993, UPV/EHU) eta Demografian doktorea (2000, Universitat Autònoma de Barcelona). 1993-2000 bitartean Centre d’Estudis Demogràfis (UAB) ikerketa zentroan aritu zen, ikerketa-beka eta kontratu ezberdinekin. 2001 urtean UPV/EHUra bueltatu zen doktorego ondorengo bekarekin eta ordutik bertan aritu da lanean. Soziologia eta Gizarte Langintza irakasle agregatua da eta Ikasketa Feminista eta Generoko Masterraren Batzorde Akademikoko kidea ere bai.[6][7][8]

LanaAldatu

  • Visibilizar y dimesionar las violencias de género y sexuales en las universidades (Retos Investigación, lan-taldeko kidea)
  • Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía (MINECO, 2018-2021, ikertzailea)
  • Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018, ikertzailea)
  • USVreact. Universities Supporting Victims of Sexual Violence (Europear Komunitatea, 2016-2018, UPV/EHUko ikertzaile nagusia).[9]

ArtikuluakAldatu

  • Hezkuntza, praktika moral eta politikoa (Hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, 2015)[10]
  • Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta (Jakin, 2014)[11]

Ikus, gaineraAldatu

Antropologia Feminista Ikerketa Taldea

Empar Pineda Saria

ErreferentziakAldatu

  1. Mallona, Olatz Enzunza. ««Jaiotzen den jendeak zahartzeko aukera izatea da gakoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. Aperribai, Julen. «Biharko lurraldeaz, gaurtik» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. Begiristain, Edurne. «Aukera bat eraldaketarako» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  4. (Gaztelaniaz) C, Una entrevista de Beatriz Sotillo Fotografía F. L.. (2017-10-12). «Marta Luxan: “La política familiar debe ser que vivamos lo mejor posible”» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  5. «Marta Luxan: “Jaiotza tasak leku guztietan apalak dira eta ondorioz, migrazioen araberako hazkundea dugu”» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  6. Luxán Serrano, Marta | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Marta Luxán y Miren Hernández, coordinadoras del Máster de Estudios Feministas y de Género (Universidad del País Vasco)» Fundación Carolina 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Luxán Serrano, Marta - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  9. Lozano, Maite Asensio. ««Ezin da diagnostikorik egin jendeak argi ez badu zer den indarkeria»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  10. Serrano, Marta Luxán; Bengotxea, José Ignacio Imaz; Etxeberria, Garbiñe Bereziartua; Arrondo, Asier Lauzurika. (2015). «Hezkuntza, praktika moral eta politikoa» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (198): 30–34. ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  11. Serrano, Marta Luxán; Gastón, Andere Ormazabal; Maiztegi, Unai Txurruka; Ceballos, Olatz Dañobeitia. (2014). «Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta» Jakin (203): 93–107. ISSN 0211-495X. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekakAldatu