Ireki menu nagusia

Trikua, kirikiñoa, kirikolatza edo sagarroia (sailkapen zientifikoa: Erinaceinae) ugaztunen Erinaceidae familiako azpifamiliako kidea da. Gorputzaren gaina eta alboak arantzaz inguraturik du, morkots baten moduan. Hamasei triku espezie ezagutzen dira, bost generotan sailkaturik. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira, berez; bai eta Zeelanda Berrian ere, gizakiak sarturik.

Triku
Igel01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaEulipotyphla Eulipotyphla
FamiliaErinaceidae
Azpifamilia Erinaceinae
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimendua Errodadura eta quadrupedalism Itzuli

EzaugarriakAldatu

Trikua intsektujalea da. Espezie guztiak oso antzekoak dira, eta bizitzeko era bertsua dute. 25 cm inguru luze izaten dira. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzaz estaliak dituzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak, berriz, ile gogor latz samarrez beteak. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono egiturakoa, zorrotza. Animalia gauzaleak dira; iluntzen duenean ateratzen dira janari bila. Barakuiluak, bareak, intsektuak eta harrak jaten dituzte batik bat, baina baita txoriak eta sugeak ere.

Trikua Euskal HerrianAldatu

Munduan diren triku espezietarik, Euskal Herrikoa triku arrunt edo europarra da (Erinaceus europaeus), Europa osoan hedatua.

 
Kirikio triku isoglosak

Euskaraz, herri hizkeretan, hainbat izen ditu: mendebaldetik ekialdera, kirikiolatz, kirikio, triku, sagarroi forma ohikoenak dira baina bakoitzak bere aldaerak ditu (kirikixo, kirikiño, sagarrerroi, xarrobi...)[1].

Erdialdeko formak (kirikio eta triku) latinezko erinaceus-etik eratorriak direla uste da. Mendebaldeko kirikiolatz izenak baten ondorengoa dirudi, eta sagarroik, berriz, erro autoktonoak bide ditu.

Trikua euskal kulturanAldatu

Ebaristo Bustintza idazle bizkaitarrak Kirikiño literatur goitizena hartu zuen. Ezaguna da halaber Bernardo Atxagaren Trikuaren Hiztegia ipuin poetiko laburra[2].

Bildutako euskal atsotitzen artean trikuaren aipu parea[3]:

  • Sagarroia ere Jainkoak egin zuen.
  • Trikuaren umea, arantzekin jaiotzen.

GeneroakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (PDF), . Noiz kontsultatua: 2018-04-26.
  2. Almandoz, Koldo (2011-11-25) Trikuaren Hiztegia / The dictionary of the Hedgehog . Noiz kontsultatua: 2018-04-27.
  3. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-27.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triku  
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: triku .