Tabarkino

Tabarchino» orritik birbideratua)

Tabarkinoa (jatorriz: tabarchin; italieraz: tabarchino) ligurieraren aldaera bat da, Sardiniako hego-mendebaldeko Sulcis artxipelagoko uharteetan mintzatua; zehazki, Carloforte (Uno Pàize) —San Pietro uhartean— eta Calasetta (Câdesédda) nukleoetan —Decerio uhartean— hitz egiten da. Hizkuntza galo-italikoen taldekoa da tabarkinoa.

Tabarkino
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
hizkuntza galo-italikoak
liguriera
liguriar dialekto kolonial
Hizkuntza kodeak

Tabarkinoa hitz egiten zen antzina Tabarca uhartean (Herri Katalanetan, Alacanten); hango biztanleek oraindik ere liguriar jatorriko deiturak gordetzen dituzte (adibidez, Russo edo Parodi).[1] Eta Tunisiako Tabarka uhartean ere hitz egiten zen, uharte hartatik baitatorkio izena hizkera honi.

2018an, Sardiniako gobernuak Sardiniako hizkuntza propioen artean izendatu zuen tabarkinoa, Alguerreko katalanarekin, sardinierarekin eta korsikar aldaerak diren gallurerarekin eta sassarierarekin batera.[2]

Historia

aldatu

1540an, Liguriako Pegli herriko koral-arrantzaleen talde bat Tabarka uhartean (Tunisia) ezarri zen, Karlos V.a enperadoreak Lomellini familiari emaniko lurraldean. Komunitate horrek aurrera egin zuen kostako herriekin merkataritzan, 17. mendearen hasiera arte.

18. mendeko lehen erdian, baldintza politikoak aldatu egin ziren, eta 1741ean Tunisiako beyak uhartea bereganatu zuen. Orduan esklabo bihurtu ziren biztanleak, Sardiniako Karlos Emanuel III.ak biztanle horien parte bat erreskatatu eta San Pietro uhartera eraman zituen arte. Beste esklabo multzo bat Aljerreko beyari laga zizkioten, eta hauek Espainiako Karlos III.ak erreskatatu zituen ordainketa bidez, eta ezarri zituen Tabarca Nueva izendatutako uhartean, iberiar penintsulako ekialdeko kostaldean dagoen egungo Tabarkan. Populazioaren beste zati bat Tunisian finkatu zen, 1770. urtean Carloforteko Giovanni Porcilek Sant'Antioco uhartera joatera gonbidatu zituen arte. Etorkin horiek bertan sortu zuten Calasetta. Tunisian tabarkinoaren erabilera XX. mendearen hasiera arte mantendu zen, Frantziaren kolonizazioa ezarri zenean, tabarkino gehienek frantses bilakatzea erabaki zuten eta haien ondorengoak Frantzian bizi dira 21. mendean.

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Tabarquí» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-30 data duen 32112949 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Katalanez) «Una illa catalana singular: Nova Tabarca» El Temps 2021-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. Anno 2018 - Regione Autonoma della Sardegna. .

Kanpo estekak

aldatu