Tabarca uhartea
Tabarca uhartea edo Tabarca Berria, katalanez: Nova Tabarca eta Illa Plana, Espainiako Valentziako Erkidegoko Alacanteko probintziaren kostaldean dagoen uharte bat da, Mediterraneo itsasoan eta Santa Pola udalerritik hurbil. Santa Polako lurmuturretik 4.200 metrora dago. Gaur egun 51 biztanle ditu.
Tabarca uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 11 m |
Mota | uharte eta giza kokaleku |
Luzera | 1,8 km |
Zabalera | 0,38 km |
Azalera | 0,3 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°09′54″N 0°28′31″W / 38.164958°N 0.475267°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Alacantí |
Udalerria | Alacant |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Izena 1770ean Tunisiako Tabarka uharteko biztanle kristauez birpopulatua izanari zor dio. Etorkin haiek tabarkino mintzaira (ligurieraren aldaera bat), ekarri zuten uhartera, baina gero galdu zen. Hala ere, Tabarcako biztanleek oraindik ere gordetzen dituzte liguriar jatorriko zenbait deitura (adibidez, Russo edo Parodi).[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) «Una illa catalana singular: Nova Tabarca» El Temps 2021-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Tabarca uhartea, Alacanteko Udal webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabarca uhartea |