François Couperin
François Couperin (Paris, 1668ko azaroaren 10a - Paris, 1733ko irailaren 11), izengoitiaz Handia deitua, frantziar musikagile barrokoa izan zen.
François Couperin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1668ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1733ko irailaren 11 (64 urte) |
Familia | |
Aita | Charles Couperin |
Seme-alabak | |
Leinua | Couperin family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Irakaslea(k) | Jacques Thomelin Charles Couperin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, viol player (en) eta klabezin-jotzailea |
Mugimendua | musika klasikoa musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika barrokoa |
Musika instrumentua | organoa biolina |
|
Bizitza
aldatuMusikari-familia batean sortu zen. Bere garaiko klabizenbalo-jotzailerik onena izan zen. Klabizenbaloaren teknika hobetu zuen, eta obra ugari egin zituen musika-tresna horretarako. Erregearen eta Parisko Saint-Gervais elizako organo-jotzailea izan zen. Italiako musika-molde berriak (Tomaso Albinoni eta Arcangelo Corelli, biolinerako sonatak eta ganbera-musika) sarrarazi zituen Frantzian. Garai batean oso ospetsua izan zen arren, galdua zuen ospea hil zenean. Klaberako ondu zituen berrehun eta berrogei lanez gainera, motete ugari (Laudate pueri, 1697), organoan joak izateko bi meza eta ganbera-kontzertuak prestatu zituen. Klabea jotzeko antzea liburua idatzi zuen 1716. urtean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.